Miguel Sánchez-Ostiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
AssarBot (eztabaida) wikilariaren 4709645 berrikuspena desegin da
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Miguel Sánchez-Ostiz''' ([[Iruñea]], [[Nafarroa Garaia]], [[1950]]eko [[urriaren 14]]a) [[idazle]]a da. Idazten hasi zenetik beti uztartu ditu poesia eta prosa, baita saiakera ere, eta obra zabala du hiru alorrotan.
 
1985an, [[espainiako Gerra Zibila|1936ko gerragerraren]]ren gaiaz oso aberatsa zen biblioteka oso bat eskuratu zuen Iruñeko Sarasate pasealekuko zabor edukiontzi batetik, eta harrezkero Sánchez-Ostizen idazlanetan garrantzi handia hartu du gai horrek.<ref>Josu CHUECA: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2378/miguel-sanchez-ostiz «Miguel Sánchez-Ostiz: "Gerra zibila ez da iraganeko gaia"], ''Argia'', 2378. zenbakia, 2013-07-21.</ref>
 
== Lanak ==
10. lerroa:
Poesiaren alorrean, liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: ''De un paseante solitario'' (1984), ''Reinos imaginarios'' (1986), ''Invención de la ciudad'' (1993), ''Carta de vagamundos'' (1994). 2000. urtean bere poema guztiez eta argitaratu gabeko lau liburutan bildutako poemez osatu zuen ''La marca del cuadrante'' liburua, 1979tik 2000. urtera Sánchez-Ostizen lan poetikoak izan duen bilakaeraren isla zuzena.
 
Saiakeraren alorrean ''La negra provincia de Flaubert'' (1986), ''El árbol del cuco'' (1994), ''El vuelo del escribano'' (1999), ''Peatón en Madrid'' (2003), ''Liquidación por derribo: Diarios (1999-2000)'' (2004), eta ''La isla de Juan Fernandez'' (2005) lanak ditu aipagarriak. 2000. urtean, ''Derrotero de Pío Baroja'' idazle donostiarraren inguruko lan bat argitaratu zuen, hurrengo urteetan segida izango zuena, ''Opiniones y paradojas'' (2001), ''Pío Baroja a escena'' (2006) eta ''Tiempos de tormenta (Pío Baroja 1936-1940)'' (2007) lanekin. 2001. urtean, Nafarroako Gobernuak ematen duen [[Kulturaren Vianako Printzea Saria|Vianako Printzea Saria]] jaso zuen, egindako lanaren aitorpen gisa.
 
== Erreferentziak ==