Telesforo Aranzadi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
}}
 
'''Telesforo Arantzadi Unamuno''' ([[Bergara]], [[Gipuzkoa]], [[1860]] - [[Bartzelona]], [[1945]]eko [[otsailaren 12]]a) [[euskal Herria|euskal herritar]] [[antropologia|antropologo]]a izan zen. [[Aranzadi Zientzia Elkartea]]k haren omenez darama izena.
 
== Biografia ==
21. lerroa:
1917an Bartzelonako Unibertsitateak Antropologia katedra ezarri zuen, eta Aranzadi hautagai bakarra izendatu. 1905. urtetik aurrera Euskal Herriko leze, harrespil eta trikuharriak aztertzeari ekin zion. 1917an bera baino hogeita hamar urte gazteago zen [[Jose Migel Barandiaran]] ezagutu zuen, eta [[Enrique Eguren]]ekin batean [[Aralar]]ko trikuharriak ikertu zituzten hiruek. Aralarren eta Euskal Herrian barrena egindako lanen lehen emaitzak 1921eko ''Eusko-Folklore Urtekaria ''agerkarian plazaratu ziren europar etnologoen laudorioak bilduz. Hogei urteko azterlanaren bidez antropologia eta paleontologia datu garrantzitsu ugari bildu zuen Aranzadik. Hego Euskal Herri osoan egindako bilketa lanez gain, Iberiar Penintsulako geografian zehar ere lan asko egin zuen (Katalunia, Sierra Nevada, etab.). Bere indusketa lanak berak bakarrik edota lankide batzuekin Ansoleaga, Eguren, Barandiaran, etab. egiten bazituen ere, nabarmentzekoa da Luis de Hoyos Sáinz irakaslearen lankidetza. Arantzadi-Barandiaran-Eguren historiaurreko ikerketarako lan-taldea horrelaxe sortu zen, [[1936]]ko gerra zibilak hiru ikerlariak sakabanatu zituen arte. Antropologia, Etnologia edo Natur Zientzien alorreko Elkarte askotako kide izan zen: Moskuko Historia Natural, Antropologia eta Etnografiaren Adiskideak (1910); Portugaleko Antropologia eta Etnografia Elkartea (1919); Erromako Antropologia Elkartea (1921); Madrilgo Real Academia de la Historia (1924); Berlingo Instituto Arkeologikoa, etab. Europan egiten ziren topaketetan esku hartu ohi zuen. 1936. urtean bere aurkikunde garrantzitsuenetakoa egin zuen: Euskal Herrian ordura arte inoiz aurkitu izan zen burezur zaharrena, hain zuzen. Itziarren eginiko aurkikunde honek Madeleine Arora arte eraman zuen euskal arrazaren antzinatasuna. Gerra piztutakoan Bartzelonara itzuli zen eta bertan hil zen, 85 urterekin. Espasa Entziklopediako lankidea, Natur Zientziak eta Antropologia sailetan esku hartu zuen. Europako hizkuntza nagusiak ezagutzen zituenez, G. Humboldt, Frizzi, Haberlandt eta beste zenbaiten lanak itzuli zituen. Antropologia (antropometria, kraneologia, etab.), etnografia eta geografia alorreko lan ugari argitaratu zuen atzerriko zein Espainiako aldizkari espezializatuetan. Bertako aldizkarietan ere artikulu asko argitaratu zuen, «RIEV», «Euskalerria», «Euskalerriaren alde», «Yakintza», «Hermes», etabarretan. Liburuen, artikuluen eta beste argitalpenak bilduz, guztira hirurehun idazlan eman zituen argitara.
 
[[1985]]eko abenduan, Telesforo Arantzadiren omenezko Astea antolatu zuten [[Bergara]]n. Aste hartan, Bergarako ikertzaile ospetsu honen nortasuna eta lanak glosatu zituzten hainbat hitzaldi egin ziren. Azkenik, astea amaitzeko, [[Jose Migel Barandiaran|Jose Miguel Barandiaran]] buru zuen ekitaldi batean, ''Telesforo de Aranzadi. Vida y obra'' deritzon liburua aurkeztu zuten, [[Angel Goikoetxea Markaida]]k idatzia eta [[Aranzadi Zientzia Elkartea]]k argitaratua. Gizon handi honen figura ahaztezina eta haren ekarpenak zirela eta, natur Zientzien Taldea (Aranzadi Zientzia Elkartearen lehenbiziko izena) sortu zutenek “Aranzadi” izena eranstea erabaki zuten.
 
== Ikus, gainera ==