Tiara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
'''Tiara''' hiru [[koroa]] dituen [[mitra]] garai bat da, [[aita santu]]aren ikur dena. Tiarak, arrautzerdi edo kono formako [[birreta]] batean datza, hiru koroez inguratua, eta bertatik bi zinta zintzilikatzen dira, mitran aurki daitezkeen [[infula]]k bezala. Bere izena ez da agertzen modu horretan [[XII. mendea]] arte.
 
Neurri hau, [[X. mendemendea|X. mendetik]]tik datatua dago, baina lehenago, ezagutzen zen Aita Santuak bere burua estaltzeko erabiltzen zuen apaingarri bat, ''camelaucum'' izenekoa, jada [[VIII. mendea]]n aipatzen zena eta kasket zuri moduko bat zena, [[liho]]zkoa, hasieran erabilitakoa baina erabilera liturgikorik ez zuena.. [[XIII. mendea|XIII. mende]] amaiera inguruan, aipaturiko tiararen koroa, (uztai sinple bat baino ez zena), hortzkatua edo izpitua zena, ondoren, loreztua izateko. Handik gutxira, [[Bonifazio VIII.a]] aitasantualdian, bigarren koroa bat gehitzen zaio, eta, [[1310]]ean, hirugarrena. Azken honekin, [[Benedikto XII.a]]ren aitasantualditik hona mantendu da, honela, tiara hiru koroakin osatua geratuz.
 
Aita Santuen tiarak, aita santu guztiek erabili zituzten [[Klemente V.a]]gandik [[Paulo VI.a]] arte, azken hau, [[1963]]an koroatua izan zena. Paulo VI.ak koroaren erabilera utzi zuen [[Vatikanoko II. kontzilioa]]ren ondoren, sinbolikoki, [[San Petri basilika]]ren aldarean utziz, baino ez zuen bere erabilera ezeztatu, bere ondoren egon diren hiru aita santuek koroatuak ez izatea erabaki zuten arren. [[1981]]ean, hungariar katolikoek [[Joan Paulo II.a]] aita santuari, bere erabilera pribaturako tiara bat oparitu zioten.
 
Gaur egun, tiarak, aita santuaren ikur izaten jarraitzen du, [[Egoitza Santua|Aulki SantuSantuaren]]aren eta [[Vatikano Hiria|Vatikanoren]]ren armarrian agertzen den bezala. Tradizioarekin hautsiz, [[Benedikto XVI.a]]ren armarri pertsonalak ez du tiara tradizionala bere apaingarrien artean. Hau, mitragatik aldatua izan da, mitrak, aita santuaren tiara gogorarazten duen hiru maila dituen arren. Beste berritasun bat armarrian, aita santuaren [[palio]]a jartzea izan da, lehenago, aita santuen armarrietan sekula agertu ez dena.
 
== Egitura ==