«Nazca kultura»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Bot: hizkuntza arteko 29 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q210570 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Orca mitica nasca.jpg|thumb|right|''[[Orka|Ezpalarta]]'', Nazca zeramika, Larco Museoa. [[Lima]], [[Peru|Perú]]]]
'''Nazca''' [[Peruko historia|Antzinako Peruko]] kultura bat zen, Nazca probintzian sortua (Ica departamenduan) [[I. mendea|I. mende]] inguruan eta [[VI. mendea|VI. mende]] arte iraun zuena. Antzekotasun nabarmena du [[Paracas|Paracas kulturakulturarekin]]rekin, Nazcako oihaletako irudietan edo zeramikazko ontzietan esaterako, eta Nazca Paracasko kulturaren eratorria zela esan daiteke horrenbestez.
 
== Artea ==
 
Dena dela, Paracasen adierazpide nagusi gisa [[oihal]]gintza erabili zen bezala, Nazca kulturan aldaketa bat egon zen, eta [[zeramika]]k hartu zuen oihalgintzaren lekua. [[Arkitektura]] aski apala zuten. Ez da pezozko edo harrizko eraikin handirik aurkitu; etxeak txikiak ziren, [[adobe]]zko hormekikoak, eta herrixketan bezala antolatuta bide zeuden. Nazca kulturako hiri nagusia [[Cahuachi]] izan zen; hango aztarna aipagarrienak hilobiak dira: ganbera batera iristen den putzu modukoak dira eta, Paracas kulturako joerari jarraituz, oihalez estalita agertu dira gorpuak. [[Piramide (argipena)|Piramide]] txikiak eta terrazak ere aurkitu dira.
 
Baina hilobietako zeramika aberatsak dira kultura honetako arte lan bitxienak.
 
Adituen ustez, [[zeramika]] lantzeko artista espezializatuak zituzten, eta teknikak maila gorena iritsi zuen haien eskuetan. Moldeei dagokienez ez dira oso bereziak -esfera formako ontziak egiten ziren batez ere-, baina bikainak dituzte kolorea eta marrazkiak. Hasieran Paracasko artearen eragina nabarmendu zen, baina denborarekin gero eta elementu sinboliko eta [[izadinatura|izadiko]]ko moldeetatik urrunagokoak agertu ziren. Ale meheko buztina erabili zen, maskor xehetuarekin nahasturik edo mikarekin nahastutako harea bestela. [[Buztin]]a egosi aurretik margotzen zuten, hamar kolore oinarrizko erabiliz; irudiak beltzez marrazten ziren lehenik, hondo zuriaren gainean, oro har, eta ondoren kolore lauez betetzen ziren. Gaiei dagokienez, errepertorio abstraktua eta sinbolikoa zuten, esan bezala; sarritan agertzen dira, esaterako, uretako katua, katu deabrua, eta ugariak dira, halaber, irudi geometrikoak, azkenaldian batez ere.
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits