Honoré Daumier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Honoré Daumier lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
1816an [[Paris]]a aldatu zen bere familiarekin, eta [[zuzenbide]]aren alorrean aritu zen hasieran lanean. Ondoren margolaritza ikasi zuen [[Alexandre Lenoir]]rekin, eta haren eraginez ezagutu eta miretsi zituen [[Peter Paul Rubens|Rubens]] eta [[Tiziano]] ("Ninfak satiroengandik ihesi"; 1849-1850, Montrealgo Arte Ederretako Museoa). Hasieran litografiako lanak egin zituen batez ere, eta oso margolari oparoa izan zen alor honetan (3.000 litografiatik gora eta 1.000 [[grabatu]], 1872 bitartean). [[Monarkia]]ren kontrako [[karikatura]]k egin zituen ''La Caricature'' aldizkarian, eta horren ondorioz kritika gogorrak eta are zigorrak jaso zituen 1831tik aurrera. 1832an, besteak beste, [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis Filiperi]] eginiko ''Gargantua'' (1832) irrimarraren ondorioz sei hilabete eman behar izan zituen espetxean, eta 1834an, Daumierrek bere salaketa garratzenak argitara eraman zituen urtean alegia (''Rue Transnonain'', "Inprimatzeko askatasuna", etab.), ''La Caricature'' aldizkaria itxi zuten (''Le Charivari'' aldizkaria osatu zuten geroago).
[[Fitxategi:Honoré Daumier - Gargantua.jpg|thumb|left|300px|''Gargantua'' (1832).]]
1836-1838 bitartean ohituren [[satira]] adierazten zuen litografia-sail bat egin zuen, bere Robert Macaire iruzurgilea zutela protagonista. Ondoren satira politikoak egiten hasi zen berriro, [[errepublika]] ezarri zenean. Errepublikaren akatsen irudi gisa sortu zuen, hain zuzen ere, bere pertsonaia nagusietako bat, ''Ratapoil'' eskulturakoa (1850). Eskultura haren aurretik, 1832an, [[igeltsu]]zko [[bustu|busto]] sail garrantzitsu bat egin zuen, eta giza fisionomiaren ikertzaile bikaina zela erakusteaz gainera, medio desberdinetan, [[eskulturaeskulturagintza|eskulturan]]n eta litografian kasu honetan, oreka estetikoa mantentzeko gai zela utzi zuen agerian. Litografia aipagarrienak, lehen aipatutakoez gainera, "Abokatua irakurtzera" (1845- 1846), ''Le Wagon de troisième classe'' (1864, "Hirugarren mailako bagoia") dira.
 
Aurretik ere zenbait koadro egin zituen arren, 1860 inguruan aritu zen batez ere margolaritzan. Litografietan eta eskulturan ez bezala, ez zuen hainbeste landu karikatura eta satira, eta garai modernoetako irudiak eta pertsonaiak irudikatu zituen, kutsu barnekoiagoz halere. Koadro aipagarriak ditu batez ere, ''La Blanchisseuse'' (1863, "Garbitzailea", Louvre, Paris). Inpresionismoaren aitzindari izan zela esan daiteke, bere koadroetan hasi baitziren irudiak agertzen argiak janda bezala, eguratsarekin bat eginda marrazkiak. Bere estiloan oinarritu ziren, neurri handi batean, ondorengo [[Camille Corot]], [[Théodore Rousseau]], [[Jules Dupré]], [[Édouard Manet]] eta hainbat inpresionista.