Metal lurralkalino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Alkaline earth metals lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Metal lurralkalinoak''' [[Taula periodikoa|taula periodikoko]] 2. taldeko elementuak dira: [[berilio]]a (Be), [[magnesio]]a (Mg), [[kaltzio]]a (Ca), [[estrontzio]]a (Sr), [[bario]]a (Ba) eta [[radio]]a (Ra) (nahiz eta azken hau ez den beti honela kontsideratzen, [[erradioaktibitatedesintegrazio erradioaktibo|erradiaktiboa]] baita).
 
Aintzinaroan ''lur'' terminoa erabiliz deitu ziren gaur egungo hainbat [[elementu kimiko]]. [[Grezia]]rrek uste zuten oinarrizko lau elementu zeudela eta inerte guztiei ''lur'' deitu zieten. [[Aristoteles]], [[Parazeltso|Paracelsus]], [[John Becher]] eta [[Georg Stahl]]ek izen hauek erabiltzen jarraitu zuten, ahalik eta ''lur'' elementuak hiru ataletan banatu ziren arte. Banaketa hau [[Antoine Lavoisier]]ri egozten zaio. Berak idatzitako ''Traité Élémentaire de Chimie'' liburuan ([[1789]]) ''substances simples salifiables terreuses'' izendatu zituen, hau da, gatzak sortzen dituzten lur elementuak. Beranduago lur alkalinoak metal-oxidoak izango zirela proposatu zuen eta hau teoria bat baino ez zen. [[1808]]an [[Humphry Davy]]k metalak lortu zituen lur alkalino ezberdinen [[elektrolisi]]az.
 
Metal lurralkalinoak zilar kolorekoak dira, biguinak, [[dentsitate (argipena)|dentsitate]] baxukoak, [[halogeno]]ekin erraz elkarreragiten dutenak [[gatz]] [[ioi|ionikoak]] sortzeko. [[Berilio]]a salbuespena da, bere gatzak [[kobalente]]ak baitira.
 
{{Elementu kimiko aurkibidea}}