Ergatibo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Ergatiboa''' (laburdura ERG) [[gramatika kasu]] bat da, [[hizkuntza]] ergatibo-absolutiboetan [[Izen|izena]] [[aditz iragankor]] baten [[Subjektu (gramatika)|subjektu]]tzat markatzen duena. Mendebaldeko Europan, [[euskara]] da hizkuntza ergatibo bakarra, baina badira beste hizkuntza ergatibo asko munduan, adibidez: [[buruxaski]]a, [[hindi]]a, [[yaghnobi]]a, [[tibetera]], [[georgiera]], [[txetxenera|txetxeniera]] eta beste [[kaukasiar hizkuntza]] batzuk, [[maya hizkuntzak]], [[mixe-zoque hizkuntzak]], eta [[Australia]]ko hizkuntza aborigen batzuk, hala nola [[wagiman]] hizkuntza. [[Ithkuil]] eta [[Na'vi hizkuntza|na'vi]] hizkuntza artifizialek ere ergatiboa erabiltzen dute. Tipologia lanek erakusten dutenez,<ref>[http://wals.info/feature WALSeko 98-100 ezaugarriak]</ref> zabaldu samar daude munduan zehar, eta hizkuntza guztien %10-20 izango dira, ziurrenik. Baina, era berean (eta hortik dator bai gurean eta bai kanpoan piztu duen eta pizten duen interes handia), euskara uhartea da Europan, inguratuta baitago nominatibo-akusatiboak diren [[indoeuropar]] hizkuntzez ([[hizkuntza erromantzeerromantzeak]]ak, [[germaniar hizkuntzahizkuntzak]]k, [[zelta hizkuntzahizkuntzak]]k, [[albaniera]], [[greziera]], [[balto-eslaviera]]k) eta [[uraldar hizkuntza|uraldar hizkuntzez]] ([[hungariera]], [[finlandiera]], [[estoniera]]).<ref name=SEG>{{Web erref|abizena=Albizu|izena=Pablo|izenburua=Ergatiboa|url=http://www.ehu.es/seg/doku.php?id=morf:2:1|lana=Sareko Euskal Gramatika|argitaletxea=EHU|sartze-data=2011-3-31}}</ref>
 
== Euskararen ergatibotasun morfologikoa ==
14. lerroa:
Oro har, euskarak oso modu kontsistentean eusten dio aurkeztutako eskema ergatiboari. Badira salbuespen gutxi batzuk. Salbuespenak diferentzien neutralizazioaren ondorio dira. Argumentuen kasu-markaketari dagokionez, euskara batuan erakusle pluralen forman aurkitzen dugu neutralizazioa (hauek, horiek, haiek berdin balio dute ergatiborako nahiz absolutiborako) eta mendebaldeko eta erdialdeko euskalkietan mugatzaile pluralarenean (-ak mugatzaile plurala berdin egiten da absolutiboan nahiz ergatiboan). Ildo beretik, nahaste handi samarra dago batzuk/batzuek mugatzaile zehaztugabean, hor ere neutralizazioak gertatzen baitira euskalkien arabera: zenbaitetan batzuk aldaerak bietarako balio du, beste zenbaitetan batzuek erabiltzen da bietan, bestetan bereizketak egiten dira, eta abar. Bi arrazoi ditugu neutralizazio horien guztien azpian: batetik, pluralgilearen eta ergatiboaren arteko homomorfia (-k) eta, bestetik, bilakabide fonologikoak.
 
Aditz komunztaduraren ere, markatze ergatiboa neutralizatu egiten da alegiazko eta lehenaldiko zenbait [[euskal adizki|adizki]] jokatutan, delako ergatiboaren lekualdaketa tarteko. Hori erakusten dute ondoko adibideek:
 
Gu gazteak G-inen / ba-G-ina
157. lerroa:
==== Erlatibotzea ====
 
Jakina da hizkuntzetan ez direla izen sintagma guztiak erlatibagarriak. Guretik atera gabe, euskaraz *Ander ezkondu zen Mirenek diru asko zuen esaldia (Mirenek diru asko zuela eta Ander Mirenekin ezkondu zela adierazi nahi duena) txarra da euskaraz, hizkuntzak debekuak ezartzen dizkiolako postposizio sintagmen (“izen sintagma adberbialen”) erlatibotzeari (Oyharçabal 2001). Tipologoak aspaldi ohartu dira hizkuntzatik hizkuntzara diferentzia handiak daudela erlatibatzen dituzten izen sintagmetan eta diferentzia horietako batzuk sistemen alineazioaren eskutik joan daitezkeela. Bada, zenbait hizkuntzatan ([[malgaxe]]a, [[javera]], e.a.) subjektuak bakarrik erlatibotzen dira eta beste zenbaitetan ([[dyrbalera]], [[txuktxiera]], [[inuktitutera|inuitera]], e.a.) absolutibo kasuko argumentuak bakarrik. Lehenengoak sintaktikoki nominatibo-akusatiboak dira, funtzio sintaktikoak aintzat hartuta ebakitzen dituztelako erlatibagarriak (subjektuak) eta erlatibaezinak (gainerakoak); bigarrenak ergatiboak dira, subjektu iragangaitzei eta objektu , alegia, absolutiboei bakarrik eragiten dielako.
 
Erlatibotze aukerak nahiko zabalak dira euskaraz, batez ere perpaus erlatibo jokatuetan. Izan ere, subjektuek, objektu zuzenek, zehar objektuek (edo bestela esanda, ergatiboek, absolutiboek, datiboek) eta, murriztapenak gora-behera, postposizio sintagmek, denek hartzen dute parte fenomeno sintaktiko honetan, ondoko adibideek erakusten dutenez: