Loretopea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Loretopea.jpg|right|thumb|320px|Loretopea [[Kontxa]]ko pasealekutik ikusia]]
[[Fitxategi:Loretopea donostia.jpg|right|thumb|320px|Loretopea, [[itsasgoraitsasaldi|itsasgoran]]n.]]
 
'''Loretopea''' [[Donostia]]ko [[Antigua (Donostia)|Antigua]] eta [[Mirakontxa]] auzoen artean dagoen lurmutur txikia da, [[Kontxa]] eta [[Ondarreta]] hondartzak banatzen dituena. Gainean [[Miramar jauregia]] du, eta azpian, berriz, [[Miramarreko tunela]] eta haren alboko oinezkoen tunela. Antzina bidexka batek inguratzen zuen, eta bide horretatik muinoaren gainean zegoen San Sebastian monasteriora irits zitekeen. Monasterioari buruzko lehen albisteak XII. mendekoak dira, eta, ondorioz, eraikin horrek eman zion izena Donostiari, hala gaztelaniaz (zuzenean, argi eta garbi) nola euskaraz ([[Koldo Mitxelena]]k zioenez, ''*Done Sebastiáne > Donasa (b) astiai > Donasastia > Donastia > Donostia'' bilakabidea eginda).<ref>Koldo MITXELENA: ''Apellidos vascos'', 1955, 96. orrialdea.</ref> San Sebastian monasterioak [[Donejakue bidebidea|Donejakue bideko]]ko erromes askori eman zion ostatu [[Erdi Aroa]]n, garai hartan bide hark zuen garrantziaren lekuko.<ref>[http://www.costavasca.org/pdf/caminosantiago/2009-01_Done_Jakue_Bidea_SS-Orio.pdf ''Kostaldeko Done Jakue Bidea: Donostia - Orio etapa''], Costavasca.org webgunea.</ref>
 
== Izenaren jatorria eta erdaratze bitxia ==
10. lerroa:
[[Gaztelania]]z duen izen bitxia (''Pico del Loro''), [[Eusko Ikaskuntza]]ko ohorezko bazkide den [[Imanol Olaizola]]ren esanetan, itzulpen oker baten ondorioz datorkigu. «Loretoren azpia» esan nahi duen izena «loroaren mokoa» zelakoan gaizki gaztelaniatu zen:
:''loretopeko'' >> "''lorito piko''" >> "''pico del loro''".
Gaizki erdaratutako izen horrek tokia jan dio [[euskara|euskal]] izen jatorrari, beste hainbatetan bezala{{erref behar}}.
 
== Ondasun nabarmenak ==
* [[Eduardo Txillida]]k egindako [[Rafael Ruiz Balerdi|Balerdiren]] omenezko [[eskulturagintza|eskultura]].
* [[Miramar jauregia]]
* [[Miramar jauregiaren parkea]]