Belerofon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Bellerophon lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
14. lerroa:
Preto erregearen asmoak ezagutzen ez zituela, Belerofon Liziara iristen da. Iobates erregeak sutsuki hartu zuen Belerofon, abegikortasun handia erakutsiz. Lehen bederatzi egunak jai artean pasa zituzten. Hamargarren eguneko goizean Iobates erregeak Belerofonek eraman zion gutuna ireki zuen.
 
Enkargua betetzeko Belerofonteri Kimera hiltzea eskatu zion, munstro honek heroia hilko zuen esperantzarekin. Kimera [[Tifon]] eta [[Ekidna (mitologia)|Ekidna]] edo [[Lernako hidra]]ren alaba zen, eta sua botatzen zuen ahuntz burua, [[lehoi]] gorputza eta [[herensuge|dragoi]] isatsa zuen.
 
== Belerofonek Kimerari aurre egiten dio ==
Piztiak zelai emakorrak txikitzen eta abereak irensten zituen. Lan zail honetara abiatu aurretik, Belerofonek [[Poliido]] igarleari galdetu zion, eta honek Pegaso hegodun zaldia harrapatzea gomendatu zion. Pegaso [[Helikon mendia|Helikon mendiko]] musek nahi zuten, bere hanka baten kolpearekin lurretik [[Hipokrene]] ur iturria sorrarazi baitzuen.
 
Belerofonek ez zuen Pegaso Helikon mendian aurkitu, baizik eta Korintoko Akropoliko [[Pirene]] iturrian. [[Atena|Atenea]] jainkosak urrezko aho-uhal bat eman zion zaldia otzantzeko, eta Belerofontek buru gainean jarri ziona. Beste bertsio batzuetan zuzenean Atenak eman zion Pegaso jainkosak berak otzandu ondoren, edo Poseidon izan zen Belerofoni Pegaso eman ziona.
 
Behin armatuta, Kimerari aurre egitera joan zen. Pegasoren gainean eseri, eta, Kimeraren gainetik hegan eginez, munstroari geziak jaurtitzen hasi zen. Ondoren, bere lantzaren muturra Kimeraren ahoan sartu zuen, honen suzko hatsak [[berun]]ezko muturra urtu zuelarik. Beruna Kimeraren eztarritik irristatu zen, funtsezko organuak errez, eta hala, Belerofontek munstroa garaitu zuen.
 
== Beste misio batzuk ==
Honen ondoren, Iobatesek [[solimo]]en aurka eta jarraian emakume gerlariak ziren [[AmazonakAmazona (mitologia)|Amazonen]] aurka borrokatzea enkargatu zion. Bi lanetan arrakasta izan zuen heroiak. Hala eta guztiz ere, Iobatesek Belerofon hiltzea nahi zuen, eta honen aurkako segada bat prestatu zuen, bere gizonik hoberenak bidaliz, baina Belerofonek guztiak hil zituen. Azkenik Iobatesek bere alaba eskaini zion Belerofoni emazte bezala eta elkarrekin hiru seme-alaba izan zituzten: [[Laodamia]], [[Isandro]] eta [[Hipoloko]].
 
== Pretoren emaztearen aurkako mendekua ==