Baltasar Etxabe Orio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Baltasar Etxabe Orio''' ([[Oikia]], [[Zumaia]], [[1548]] - [[Mexiko]], [[1619]] edo [[1623]]) [[gipuzkoa]]r margolaria izan zen. ''Zaharra'' deitua, [[Baltasar Etxabe Ibia|bere semearengandik]] bereizteko. [[Espainiaespainia Berriko erregeordetzaErregeorderria|''Nueva España'']] edo Mexikora jo zuen 1573. urtean. Mexikoko pintura-eskola espainiarra sortu eta bultzatu zuen; haren garaiko pintore espainiar handienen artekotzat jo zuten askok, [[Juan de Juanes]], [[Alonso Cano]], [[Francisco de Zurbarán|Zurbarán]] eta [[Bartolomé Esteban Murillo|Murillorekin]] batera. [[Florentzia]]ko Errenazimentuko kutsua nabari zaio Echaveren obrari. Pintura erlijioso bikainak utzi zituen Mexikon: ''La Oración en el Huerto'' (1608), ''Adoración de los Reyes'', Santiago de Tlatelolco elizako erretaulako irudiak, eta beste hainbat pintura.
 
Pintore izateaz gainera, legegizon eta idazlea izan zen. 1607. urtean ''Discursos de la Antigüedad de la lengua cántabra Bascongada'', euskararen aldeko apologia-lana eman zuen argitara.