«Heraklonas»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Heraclonas lotu du, Wikidataren arabera.)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[638]]. urtean Augusto titulua jaso zuen eta bere aitaren heriotza ostean bere anaiarekin batera agintea jaso zuen nahiz eta zaharragoa zenez Konstantino III.ak indar gehiago izan. Heraklonasen benetako izena Heraklio zen, bere aitarena bezala, eta bere agintari izena Heraklio II.a izan zen, hala ere ez zuen jendeak bere Heraklonas (''[[Herakles]] txikia'') ezizena ahaztea lortu agintaritza jaso zuenean oso gaztea baitzen.
 
Konstantino III.aren heriotz goiztiarrak, agian [[tuberkulosi]]ak jota, [[641]] urtean Heraklonas agintari bakar bihurtu zuen. Martina bere amak Konstantino III.a [[pozoi]]tu zueneko usteak indar handia hartu zuen matxinada bat sortzeraino. Matxinatuek agintetik kendu zuten eta bera eta bere ama Martina elbarrituak zituzten. Lehen aldia izan zen Bizantzion agintari bati helbarritze zigorra ezartzen zitzaiona, agian [[PersiarAkemenestar Inperioa|Persiar Inperiotik]] eratorritako zigor bat. Martinari mihia moztu zioten eta Heraklonasi sudurra. Ezer gehiago dakigu Heraklonasi buruz handik aurrera, urte hartan bertan hil zela uste da.
 
Konstantino III.aren seme zen [[Konstante II.a]]k jaso zuen orduan agintea 11 urte besterik ez zituela Heraklioren oinordekotza gatazka amaituz.
252.705

edits