Novalis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Novalis lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
 
== Bizitza ==
Novalis familia [[erreforma protestantea|protestante]] batean jaio zen; aita lurjabe txikia zuen, eta [[pietismo]]ari jarraituz hezi zuten. Gorpuzkeraz txikia eta ahula zen, eta horrek eragin handia izan zuen haren bizitzan eta obran, heriotzari eman zion garrantzian batez ere.
 
Lehenengo ikasketak irakasle pribatu batekin egin zituen. Ondoren, zuzenbide eta filosofiako ikasketak hasi zituen [[Jena]]ko Unibertsitatean (1790), eta [[Fichte]] eta [[Schiller]] izan zituen irakasle. [[Leipzig]]era joan zen, gero, natura-zientziak ikastera, eta han [[Schlegel]] ezagutu zuen; harenlehen olerkiek hiruren eragina dute. [[Immanuel Kant|Kanten]]en eta Fichteren filosofiaren oinarriak ezagutu zituen Leipzigen. Azkenik, [[Wittemberg]]era joan zen 1793an, ikasketak osatzera.
 
1794-1795 bitartean 14 urteko neska gazte batekin (Sophie von Kühn) maitemindu zen, eta ezkontzeko hitza eman zioten elkarri, baina 1797an emaztegaia hil egin zitzaion. Maitea oso gaixorik zegoela, Jenara joan zen hura ikustera, eta orduan hasi zen erromantikoekin harremanetan. Lehen emaztegai haren heriotzak are eragin erabakigarriagoa izan zuen Novalisen obran: emakume ezin hobearen iruditzat hartu zuen, eta melankoliaz kutsatu zuen bere obra.
20. lerroa:
Lan horren ondoren ''Geistliche Lieder'' (1799, «Kantu espiritualak») eta ''Marienlieder'' («Mariaren kantuak») idatzi zituen. Herri-poesiaren kutsu nabarmena dute bi obra horiek.
 
Bukatu gabe utzitako ''Heinrich von Ofterdingen'' (1802) eleberria [[Erdi Aroa|Erdi Aro]] idealizatu batean kokatu zuen; han, ikus daitekeenaren eta ikusezina denaren batasun magikoa kantatu zuen: obra horren idealismoa [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethek]]k ''Wilhelm Meister'' lanaren errealismoari kontrajartzen dio.
 
Novalis protestantea zen, baina bazuen katolizismoarekiko lotura ere. Hori adierazi zuen, hain zuzen ere, ''Die Christenheit oder Europa'' (1799, «Kritautasuna edo Europa») saiakeran. Lan filosofiko-erlijioso horretan, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldearen]] fede-batasuna proposatu zuen, betiere Erdi Aroko espirituan oinarriturik. Eliza kristau unibertsal batuaren alde egin zuen Novalisek, Erreformak hondatu zuen batasun kultural, sozial eta intelektuala berreskuratzeko bide gisa harturik batasuna.