«Joaquin Atxukarro»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Bot: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q2708045 orrian)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
{{argitzeko|Joaquin Atxukarro|Atxukarro (argipena)}}
 
'''Joaquin Atxukarro Arisketa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[Bilbo]], [[Bizkaia]], [[1932]]ko [[azaroaren 1]]a) [[piano]] jotzailea da. Sari asko jasotzeaz gainera, kontzertu ugari eskaini ditu mundu guztian zehar. Bakarka eskainitako kontzertuez gainera, munduko [[orkestra]] garrantzitsuenekin [[egile abeslari|bakarlari]] modura jotzen jarraitu du azken urteotan, baita diskoak grabatzen ere. [[1990]]etik eskolak ematen ditu [[Dallas]]ko ([[Texas]], [[Ameriketako Estatu Batuak]]) Hegoaldeko Metodista Unibertsitatean.
 
[[1959]]an [[Liverpool]]go nazioarteko lehiaketa irabazi zuen, [[Ingalaterra]]n, eta horrek munduko ateak zabaldu zizkion. Orduz geroztik 50 herrialde baino gehiagotan eta 200 orkestra baino gehiagorekin jo izan du munduan zehar. [[Euskal Herria]]n ere saio ugari eskaini ditu, eta bera izan zuen lagun 2000. urtean [[Euskadiko Orkestra Sinfonikoa]]k [[Hego Amerika]]ko hainbat herritan zehar egin zuen aurreneko bira arrakastatsuan. Urte berean, [[Maurice Ravel]] konpositorearen lanak biltzen zituen disko bat grabatu zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera.
* [[1992]]an, [[Espainiako Gobernua]]k Musikako Sari Nazionala eman zion
* [[2000]]an, [[UNESCO]]k ''bakearen aldeko musikari'' izendatu zuen.
* [[2005]]ean, [[Eusko Jaurlaritza]]k ''[[euskal Herritar Unibertsala Saria|euskal herritar unibertsal]]'' izendatu zuen.
 
== Erreferentziak ==
== Ikus, gainera ==
* [[Euskal Herriko musika klasikoa]]
* [[Bilbotar ospetsuen zerrenda|Bilbotar ezagunen zerrenda]]
 
== Kanpo loturak ==
252.705

edits