Ricardo Arias: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Ricardo Manuel Arias Espinosa''' ([[Washington|Washington Hiria]], {{data|1912|4|5}} - [[Panama Hiria]], {{data|1993|3|15}}) panamar politikaria izan zen. Estatu Batuetan ikasi ondoren, [[Panama]]ra joan eta diputatu gisa hasi zen politikagintzan (1944-1948). Gero, [[Arnulfo Arias]] lehendakariaren bigarren agintaldian (1949-1951), hainbat ministeriotako buru izan zen. 1955ean, Errepublikako lehendakariorde zela eta [[José Antonio Remón Cantera|J.A. Remon]] lehendakaria hil zuten atentatuaren ostean (1955), Panamako lehendakari izendatu zuen herrialde hartako Batzar Nazionalak. Panamako ordezkari izan zen, Panamako Kongresuaren 120. urteurrena ospatzeko, Panama hirian egindako Ameriketako estatuburuen bileran. Biltzar horretan, [[Dwight David Eisenhower|Dwight Eisenhower]] Estatu Batuetako lehendakariak eta beste 19 estatuburuk Panamako Adierazpena sinatu zuten. 1956an, [[Ernesto de la Guardia]]k ordezkatu zuen. Urte batzuk geroago, ''[[Coalición Patriótica Nacional]]'' alderdiaren lehendakarigai izan zen. Estatu Batuetan enbaxadore (1964-1968), eta abeltzainen elkarteko eta Panamako hegazkin-konpainiako lehendakari ere izan zen.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}