Mekako xerife: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Mekako xerifea''' ([[arabiera]]z '''شریف مکة''', ''šarīf makka''), Goi [[Erdi AroAroa|Erdi Arotik]]tik eta [[1924]] arte, [[Meka]] eta [[Medina]] ([[Saudi Arabia]]) hirietako erregeordeek eraman zuten titulua. Xerifearen funtzioa, hasiera batean behintzat, [[Islam]]aren bi toki santuak eta bertara joaten ziren erromesak babestea zen.
 
[[Xerife]] hitzak (''sharif'' [[arabiera]]z), "noblea" esan nahi du, eta, bere alaba [[Fatima|Fatima az-Zahra]] eta honen senar [[Ali ibn Abi Talib]]en bidez, [[Mohammad|MahomarenMahoma]]ren ondorengo diren pertsonei erreferentzia egiten die. Tribu zentzu batean, tribu edo lurralde bateko pertsonen babeslea denarentzako ere erabil daiteke. Mekako xjerifeen kasuan, bi ezaugarriak ematen ziren.
 
Titulua, [[1201]]etik aurrera, [[haxemiar]]rek izan zuten, kargu hau, desagertu arte mantenduko zutenak. [[1517]]an, xerifeak, otomandar [[kalifa]]ren autoritatea onartu zuen, hala ere, xerifeek, autonomia zabal bat izan zutelarik.
 
[[1916]]an, azken xerifea izan zen [[Hussein bin Ali (Mekako xerifea)|Husayn ibn Ali]] eta bere semeak, otomandar boterearen aurkako altxamendu baten buru izan ziren, altxamendu honek, [[Arabiar Iraultza|Arabiar Matxinada]] izena jaso zuelarik. Matxinada honen ondorioz, [[Al-Hijaz|Hiyaz]] eskualdea Estatu independente bihurtu zen. Husayn xerifea, une horretan, kalifa bihurtu zen. Baina, [[1924]]an, [[Al-Hijaz|Hiyaz]] eskualdea, [[Banu Saud]] klanak hartu zuen, ondoko [[Netxd]] eskualdeko erregeordeak, Erdialdeko Arabian. Haxemiarrak, boteretik boteak izan ziren, eta Hiyaz, Netxdi erantsia, [[1932]]an, [[Saudi Arabia]] estatu berria eratzeko. Saudiar dinastia ez da xerifea, hau da, ez da Mahomaren ondorengo, eta, beraz, Estatu berriko erregeak ezin zuen beretzat aldarrikatu Mekako xerife titulua. Honela, titulua desagertu zen, etengabe existitu zena Islamaren hasieratik. Hau nolabait konpondu nahian, [[Toki Santuen Zaindaria]] izeneko titulu berria sortu zen, Saudi Arabiako erregearen irudiarekin lotuta doana.
 
[[Kategoria:Islama]]