Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
| hasiera = [[1999]]ko [[urtarrilaren 2]]a
| bukaera = [[2009]]ko [[maiatzaren 7]]a
| 1data1 = [[LehendakariordeLehendakari]]aordea
| 1data2 = [[Idoia Zenarrutzabeitia]]
| aurrekoa = [[Jose Antonio Ardanza]]
| ondorengoa = [[Patxi López]]
| armarria2 = Escudo del Pais Vasco.svg
| kargua2 = [[Eusko Jaurlaritza]]ko 5. [[LehendakariordeLehendakari]]aordea
| hasiera2 = [[1995]]
| bukaera2 = [[1999]]
| 2data1 = [[Lehendakari]]a
| 2data2 = [[Jose Antonio Ardanza]]
| aurrekoa2 = [[Ramón Jáuregui|Ramon Jauregi]]
| ondorengoa2 = [[Idoia Zenarrutzabeitia]]
| jaiodata = [[1957]]ko [[martxoaren 15]]a
| jaiolekua = [[Laudio]], [[Araba]]</br>{{EH|1}}
| alderdia = [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]
| ezkontidea = Begoña Arregui
| lanbidea = Ekonomilaria
}}
 
'''Juan José Ibarretxe Markuartu''' ([[Laudio]], [[1957]]ko [[martxoaren 15]]a - ) [[euskal Herria|euskal herritar]] [[politika]]ria da, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJren]] kidea eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] [[Lehendakari]]a [[1999]]ko [[urtarrilaren 2]]tik [[2009]]ko [[maiatzaren 5]]a arte.
 
=== Estreinako urteak politikan ===
Ibarretxe [[1979]]an hasi zen politikan, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJn]] sartu zenean. [[1983]]ko udal-hauteskundeetan, [[Laudio]]n EAJko zerrendaburua izan zen. Bozken % 31.5 eta 7 zinegotzi lortu zituen: nahiz eta gehiengo absolutua ez lortu (udala 21 zinegotzik osatzen baitzuten), legegintzaldi horretarako alkate izan zen.
 
Horrekin batera, [[Arabako BatzarBiltzar Nagusiak|Arabako Batzar Nagusietan]] aritu zen; [[1983]] eta [[1994]] bitartean prokuradorea izan zen, eta presidentea [[1986]]ko [[irailaren 30]]etik [[1991]]ko [[ekainaren 26]] arte. [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrera]] [[1984]]an sartu zen, bigarren legegintzaldian.
 
Bi urte geroago, Ekonomia eta Aurrekontuen batzrordeko presidente izendatu zuten. Kargu horretan hiru legegintzalditan jardun zuen, [[1995]]eko [[urtarrilaren 4]] arte, [[Jose Antonio Ardanza]] [[Lehendakari]]ak [[lehendakariordelehendakari]]orde izendatu baitzuen.
 
== Lehendakariordea ==
Ardantza buru zuen bosgarren legegintzaldiko gobernua [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]], [[Eusko Alkartasuna|EAk]] eta [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EEkEE]]k osatzen zuten. Koalizioak [[1998]]ko uztailera arte iraun bazuen ere, legegintzaldiaren amaiera arte Ibarretxe lehendakariorde eta Ogasun sailburu izan zen ([[1999]]).
 
Ogasun sailburua izanda, [[1997]]ko martxo eta maiatzaren bitartean Espainiako gobernuarekin kupoa negoziatzeko eta kontzertu ekonomikoa berritzeko [[Eusko Jaurlaritza]]ren ordezkaritzaren burua izan zen Ibarretxe. Garai hartan, [[José María Aznar|Jose Maria Aznar]] [[Espainia]]ko presidente izendatzeko [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Madrilgo Diputatuen Kongresuan]] [[Alderdi Popularra|PPkPP]]k eta EAJk hitzarmena adostu arren, negoziazio gogorrak izan ziren. [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]k [[Balio Erantsiaren gaineko Zerga|BEZ]] izan ezik,zerga guztien gainean arautzeko eta biltzeko ahalmen ia-ia osoa lortu zuen.
 
== Lehendakaria ==
=== VI. Legegintzaldia (1998-2001) ===
[[Fitxategi:Elecciones al Parlamento Vasco 1998.png|thumb|350px|left|Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak 1998an.]]
V. Legegintzaldia [[Jose Antonio Ardanza]]ren azkena izan zen, politikako fronteko lehen lerroan urte gehiegi eman ondoren; haren ordez, [[Euzkadi Buru BatzarBatzarra]]rakk Ibarretxe hautatu zuen: Kontzertu Ekonomikoaren negoziazioaren arrakastak alde izan zuen.
 
Hauteskundeeak [[1998]]ko [[urriaren 25]]ean egin ziren. Testuinguru politikoa nabarmen aldatu zen, ez bakarrik Ardantzak berriro aurkezteko muzin egin izanagatik: izan ere, [[irailaren 17]]an, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] su-etena ezarri zuen, [[irailaren 11|11n]] [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena|Lizarrako AkordioaAkordioaren]]ren sinaduraren ostean. Hauteskundeetan, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] botoen % 27.28 lortu zuen, [[Eusko LegebiltzarLegebiltzarra|Eusko Legebiltzarreko]]reko 21 eserlekurekin.
 
Ibarretxe lehendakari [[1999]]ko [[urtarrilaren 2]]an izendatu zuten, lehenengo [[araba]]rra eta historiako gazteena, 41 urte baitzituen. EAJ, [[Eusko Alkartasuna|EA]] eta [[Euskal Herritarrok]]en babesa jaso zuen. Martxoan, hiru alderdi abertzaleon arteko gobernu-hitzarmena adostu zen, eta EAJ eta EAren arteko koalizio-gobernua osatu. Akordio hartan, Euskal Herritarrokek politikaren mesedetan ekintza armatua baztertzen zela adierazi zuen.
 
Nolanahi ere, [[1999]]ko [[azaroaren 27]]an ETAk su-etena hautsi zuenean, EAJ eta EAri hitzartutakoa bete ez izana egotzi zion. [[2000]]ko [[urtarrilaren 21]]ean, ETAk 20 kilo dinamitaz betetako bonba-autoa leherrazi zuen [[Madril]]en. Horren ondorioz, Pedro Antonio Blanco teniente koronela hil zen. Ibarretxek EHrekiko akordioa etenda utzi zuen. ETAk [[Fernando Buesa]] [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EEkoEE]]ko agintaria eta Jorge Díez bizkartzaina hil ondoren, akordioa apurtu egin zen.
 
Akordioaren hausturaren eta Euskal Herritarrokek legebiltzarra utzi izanaren ondorioz, EAJ gutxiengoan geratu zen gobernuan. Orduko euskal politika bi frontetan zegoen banatuta: batetik, konstituzionalistak ([[Alderdi Popularra|PP]] eta [[Espainiako LangileenLangile Alderdi Sozialista|PSOE]]); bestetik, abertzaleak (gainerakoak). PSE eta PPren arteko oposizio bateratuaren aurrean, legeak ezin ziren aurrera atera. [[2001]]eko aurrekontuak ez ziren onartu, eta [[2000]]koak berriz erabili behar izan ziren. Hori dela eta, hauteskundeak [[2001]]eko [[maiatzaren 13]]ra aurreratu ziren.
 
=== VII. Legegintzaldia (2001-2005) ===
[[Fitxategi:Elecciones al Parlamento Vasco 2001.png|thumb|350px|left|Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak, 2001ean.]]
[[Eusko LegebiltzarLegebiltzarra|Eusko Legebiltzarerako]]erako [[2001]]eko hauteskunde kanpaina historiako gogorrenetakoa izan da, oso proposamen ezberdinetako bi bloke aurkeztu baitziren. [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] eta [[Eusko Alkartasuna|EA]] elkarrekin joan ziren, programan garaiko egoera politiko gainditzeko asmoa garbi aldarrikatuta. Abertzalea ez izan arren, [[Ezker Batua -Berdeak|Ezker Batua]] bloke nazionalistaren barruan sartu zuten hainbat komunikabidek. [[Euskal Herritarrok]] ere aurkeztu zen. Nahiz eta Ibarretxek euren botoez gobernatzeko baliatuko ez zela adierazi, inon jartzekotan, komunikabideek nazionalisten aldean kokatu zituzten.
 
Bere aurrean, [[Alderdi Popularra|PP]] eta [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EE]] aurkeztu ziren, konstituzionalistak deitzen zirenak, koalizio berean joan ez arren. [[Espainia]]ko hedabide nagusi guztiek babestuta, [[Jaime Mayor Oreja]]k eta [[Nicolás Redondo Terreros]]ek (bi alderdien buruak, hurrenez hurren) bat egin zuten garaiko sistema politikoa ([[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutua]] eta [[espainiako 1978ko konstituzioa|1978ko Espainiako Konstituzioa]]) irmo defendatzean, eta [[terrorismo]]a amai zedin abertzaleak botere-gunetik kentzea beharrezkoa zela argudiatzean.
 
Azkenean, aldea uste baino askoz handiagoa izan zen. EAJ-EAk botoen % 42.7 lortu zuten eta 33 eserleku (26 EAJk eta 7 EAk); Ezker Batuak, 3; PPk eta PSOEk, 32 (19 PPk, 13 PSOEk); eta Euskal Herritarrokek, 7. Gauzak horrela, [[2001]]eko [[ekainaren 1]]2an, EAJ-EA eta EBen babesarekin, Ibarretxe lehendakari hautatu zuten eta hiru alderdiok gobernua osatu.
Hala ere, gehiengo absolutua lortzeko bi parlamentari behar zituen gobernuak, baina modu batean edo bestean, aurrekontuak aurrera atera ziren: [[2002]]an [[Sozialista Abertzaleak]] abstenitu zen zenbait partidatan, [[2003]]an Jaime Mayor Oreja ez zen bozketara iritsi, eta [[2005]]ean parlamentari sozialista batek huts egin zuen bozkatzean.
 
Legegintzaldiko ekimen sonatuena [[Ibarretxe Plana]] zeritzona izan zen. Hauteskunde programan agindu bezala, garaiko egoera politikoa gainditu nahi izan zuen [[Eusko Jaurlaritza]]k. Independentismoa aldarrikatu gabe, [[Espainia]] eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]ren arteko erlazioa asoziazio askean oinarritzen zela adierazten zuen. [[Eusko LegebiltzarLegebiltzarra|Eusko Legebiltzarrean]]rean [[2004]]ko [[abenduaren 30]]ean onartu zen Plana, Sozialista Abertzaleen sei parlamentarietako hiruk alde bozkatu zutelako eta beste hirurek aurka. Espainiako Kongresuak, ordea, uko nabarmena egin zion planari: 313 boto kontra ([[Espainiako LangileenLangile Alderdi Sozialista|PSOE]], [[Alderdi Popularra|PP]], [[Ezker Batua (Espainia)|Ezker Batua]], [[Kanariar Koalizioa|Coalición Canaria]] eta [[Chunta Aragonesista]]), 29 alde ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[Eusko Alkartasuna|EA]], [[Nafarroa Bai]], [[Konbergentzia eta Batasuna|CiU]], [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERC]] eta [[Galiziako Bloke Nazionalista|BNG]]) eta bi abstenzio (IC-V).
 
=== VIII. Legegintzaldia (2005-2009) ===
[[Fitxategi:Elecciones al Parlamento Vasco 2005.png|thumb|350px|left|Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak, 2005ean.]]
[[2005]]eko [[apirilaren 17]]ko hauteskundeetan [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] eta [[Eusko Alkartasuna|EAk]] uste baino emaitza pobreagoak lortu zituzten: botoen % 38.67 eta 29 eserleku. [[Ezker Batua -Berdeak|Ezker Batuak]] 3 eskuratu zituen. [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EEkEE]]k 18 parlamentari atera zituen eta [[Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista|EHAKk]], 9. [[Aralar (alderdi politikoa)|Aralarrek]], eserleku bat lortuta, Eusko Legebiltzarrean sartzea lortu zuen. Ibarretxe Lehendakari EAJ, EA eta EB-Ben bozkek izendatu zuten [[ekainaren 23]]an.
 
[[2004]]ko [[martxoaren 14]]ko hauteskundeen ondorioz, [[Espainia]]ko gobernu berria zela medio, [[Madril]] eta [[Gasteiz]]en arteko hartu-emana arindu zen. Gainera, Ibarretxe Planaren polemika lausotu zen [[2006-2007ko ETAren su-etena|ETAren su-etenarekin]]. Legegintzaldi honetan, beraz, bi blokeen politikak elkarlanari utzi dio bidea ezarian-ezarian.
252.705

edits