Manuel Rivera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q5994204 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Manuel Rivera''' ([[Granada (argipena)|Granada]], [[Espainia]], [[1927]] - [[1995]]) margolaria izan zen.
 
== Bizitza ==
5. lerroa:
Arte-ikasketak egin zituen, jaioterrian lehenbizi, eta [[Sevilla]]ko Arte Ederretako Eskolan gero. 1951n marrazki-irakaslearen titulua lortu zuen. Urte horretan bertan Madrilen jarri zen bizitzen, eta lehen obra [[arte abstraktu|abstraktuak]] egin zituen. 1955ean [[Paris]]a joan zen, eta hango joera [[informalista]]k ezagutu zituen.
 
Espainiara itzuli zenean, espazioaren bilaketan zentratutako lanak hasi zituen, eta krisi sakon baten ondoren, margo material tradizionalak utzita, oihal metalikoa erabili zuen euskarri gisa. 1957an El Paso taldeko sortzaileetako bat izan zen, eta Sao Pauloko Biurtekoan eta Alexandriako Biurtekoan parte hartu zuen. 1958tik aurrera bastidore lodiago bat erabiltzen hasi zen, eta horrela argi- eta espazio-efektu berriak lortu zituen bi planoetan. Urte horretan bertan ''Metamorfosiak'' saila hasi zuen, [[Franz Kafka|Kafkaren]]ren omenez.
 
1961etik aurrera, zuri-beltza utzita, margo-gama zabalagoa erabiltzen hasi zen. Gero planteamendu [[konstruktibista]]goetara jo zuen, eta ''Ispiluak'' saila hasi zuen. Handik aurrera, alde batera utzi zuen oihal metalikoa material gisa, bitarteko gisa erabiltzeko. Bere oihal metalikoek sortzen duten dardaraldi optikoa dela-eta, ''[[op art]]''ekin eta [[arte zinetikozinetikoa]]arekinrekin lotu nahi izan da. 1981ean Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina eman zioten, eta 1984an Espainiako Arte Ederretako Errege Akademiako kide izendatu zuten. Bere obra [[Bilboko Arte Eder Museoa]]n ikus daiteke, mundu osoko beste museo askoren artean.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}