Zugarramurdiko sorginkeria prozesua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 81.47.25.230 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Xabier Armendaritz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Zugarramurdiko Akelarrea. Nafarroa, Euskal Herria.jpg|thumb|300px|right|[[Akelarre]]a [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]]. [[2009]].]]
 
'''Zugarramurdiko sorginkeria prozesua''' [[1610]]. urtean [[Nafarroa GaraiGaraia|Nafarroa Garaiko]]ko [[Zugarramurdi]]n egindako [[sorgin-ehiza]] da.<ref>[http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-25/054/004/Sorginen_herria.htm «Zugarramurdi, sorginen herria»], ''Berria'', 2006ko azaroaren 25a.</ref> [[Julio Caro Baroja]]ren ustez,<ref>{{es}} Julio Caro Baroja (1961): ''Las brujas y su mundo''.</ref> [[Euskal HerriHerria|Euskal Herriko]]ko sorginkeria ezaguna bada, prozesu honek bere garaian izan zuen ospearengatik da, garai hartako [[Europa]]ko sorginkeria prozesu garrantzitsuenetakoa izan baitzen.
 
Gertakari hartan, [[EspainiakoEspainiar Inkisizioa|Espainiako Inkisizioak]]k Zugarramurdiko eta haraneko 300 inguru herritarri [[sorgin]]keria egitea egotzi zien, horietako 40 [[Logroño]]ra atxilotuta eraman zituen, eta haietatik 11 sutan errez hil zituzten (haietariko 5 jada espetxean hil ziren, eta haien irudiak erre zituzten).<ref>[http://haudenaaldatunahinuke.blogspot.com/2010/05/zugarramurdiko-sorgin-leizea.html «Zugarramurdiko sorgin leizea»]</ref>
 
Espainiako Inkisizioaren ustez [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] [[akelarre]]ak ospatu ohi ziren. Horregatik, geroago leize horiei ''[[Deabru]]aren katedrala'' deitu izan zitzaien.
14. lerroa:
[[1508]]ko [[abendu]]an Maria Ximildegi [[Lapurdi]]ko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Herritar batekin eta bestearekin mintzatu ondoren bere [[Ziburu]]ko egonaldian sorginen topagune batean jardun zuela eta euren [[hondartza]]ko batzarretara [[deabru]]a joan eta bertan ongi pasatzen zutela aipatu omen zuen.
 
Maria Ximildegi gazteari Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: [[Lapurdi]]ko [[Ziburu]] udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik beste emakume batzuekin batera [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] ospatutako hainbat [[akelarre]]tan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea. Zenbait ikerlariren arabera, bertako apaizak euren heresiarengatik herri guztiaren aurrean barkamena eskatu zezaten agindu zien. Halere, gertakaria piztu zuen txinparta [[Urdazubi]]ko monasterioko Frai Leon Aranibarrek Logroñoko Auzitegiaren aurrean aurkeztutako salaketa izan zen, auzitegi horren agindupeko lurraldeak [[Nafarroa Garaia]], [[Bizkaia]], [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] baitziren.
 
Hau horrela, eskualde honen miaketak egiteko [[EspainiakoEspainiar Inkisizioa|Espainiako Inkisizioak]]k [[Logroño]]ko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ikuskatzaile eta ordezkari gisa bidali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.
 
== Salaketak ==
24. lerroa:
 
# [[Deabru]]a [[Jainko]]tzat izatea eta berarekin meza beltzak ospatzea.
# [[Itsaso]]ko [[ekaitzaekaitz (argipena)|ekaitzak]]k sortaraztea. Izan ere Zugarramurdi udalerria lerro zuzenean eta distantzia ez oso handira [[Kantauri itsasoa|Katauri itsasotik]] hurbil dago. Ondorioz, sorginek [[itsasontzi]]ei [[Donibane LohitzuneLohizune|Donibane Lohitzuneko]]ko portura sartzea edota irtetea galerazten zieten.
# [[Animalia|Animali]] eta [[gizaki|pertsonen]] aurkako sorginkeri eta begizkoak burutzea.
# [[Banpiro|Banpirismoa]].
# [[Nekrofagia]].
217. lerroa:
{{aipu|''Zugarramurdi: Sorgin Herria.''|Esaera zaharra}}
 
Gaur egun arte gertakizun honen ondorioz zugarramurditarrek beren sorginekin zituzten gorabeheren inguruko kondairak mantendu dira: sorginek neska bat bahitu zutenarena, [[mendiamendi]]nan galdutako bi ahizpena, sorgin batzuen alabaren bataioarena, argi-ezkila jo baino lehenago etxetik irteten ausartu zenarena, sorgin bat bere emaztegaitzat zeukan mutil gazteari gertatu zitzaionarena…
 
Kondaira hauetan, sorginak uxatzeko erabiltzen zituzten hainbat metodo ere aurkitu dira: Etxeko atean lizarrezko bi arbatxoez egindako gurutze bat eta bere ondoan ereinotz-sorta bat jarriz gero, sorginak ez omen ziren etxeetara sartzen. Sorgina etxean sartuta balego berriz, eskukada bat gatz beheko sutara botatzea eta pindar gatzarekin batera sorginek ihes egiten omen zuten. Norbaitek sorginen batekin aurrez-aurre topo egiten bazuen aldiz, nahikoa zen ''puies!'' esan eta atzamar erakusle biekin gurutze bat trazatzea edo eta aitaren egin eta ''Jesus!'' esatea, sorgina bat batean desagertzeko. Iluntzeko angelus eta egunsentiko argi-ezkilaren artean etxetik ez irtetea zen kontutan hartu beharreko beste arauetariko bat.
224. lerroa:
 
== Zinema ==
[[1984]]an Zugarramurdin jazotako gertaeretan oinarrituta [[Pedro Olea]] zuzendari [[bilbo]]tarrak [[Akelarre (filma)|Akelarre]] zuzendu zuen, bertan [[Patxi Biskert]] (Unai), [[Iñaki Miramón|Iñaki Miramon]] (Iñigo), [[Silvia Munt]] (Garazi), [[José Luis López Vázquez]] (inkisidorea), [[Mikel Garmendia]] (apaiza) eta beste hainbat aktorek lan egin zuten.
 
Bestalde, [[2013]]an [[Álex de la Iglesia]] bilbotar zinema zuzendariak estreinatutako ''[[Las Brujas de Zugarramurdi]]'' filma estreinatu zen, [[1610]]an herri horretan jazotako gertakizunetan oinarritutako umorezko-beldurrezko filma.