«Hanibal»: berrikuspenen arteko aldeak

11 bytes added ,  Duela 7 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link FA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
 
== Bizitza ==
[[Hamilkar Barka]]ren semea, aitak [[Antzinako Erroma|erromatarrenganako]] gorrotoa erakutsi zion. Aitari lagundu zion [[Iberiar penintsula]]n, eta hura hiltzean, bederatzi urte zituela, bere koinatu [[Hasdrubal Barka|Hasdrubalen]]en agindupean jarri zen. Hura hil zenean, armadak buruzagitzat hartu zuen ([[K. a. 221]]). Erromaren aurkako mendekua hartu nahirik, erromatarren aliatua zen [[Sagunto]] hiriari setioa jarri zion (K. a. 219), eta [[Bigarren Gerra Punikoa]] abiatu (K. a. 219-201).
 
Iberiar penintsulan bere anaia [[Hasdrubal Barka]] utzirik, [[iberiar]] eta [[zelta]] mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin [[Italiar penintsula]]ra lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. [[Pirinioak]], [[Alpeak]] eta [[Apeninoak]] zeharkaturik garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina [[Erroma]] ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik (K. a. 203), erromatarrak —[[Eszipion Afrikano MaiorAfrikarra|Eszipion Afrikano]] buru zutela— nagusitu zitzaizkion Zamako guduan (K. a. 202).
 
Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta [[Tiro]]ra erbesteratu behar izan zuen (K. a. 196). Siriako [[Antioko III.a]]ren gortean lehenik eta gero Bitiniako [[Prusias]] erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti. Erromatarrek Hanibal Prusiarengandik bereganatzea lortu zutenean, Hanibalek bere burua pozoitu zuen.
252.705

edits