Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
| hasiera urtea=1922
| amaiera urtea=1991
| gobernua=[[FederazioFederalismo|Federazioa]]a
| bandera= Flag of the Soviet Union.svg
| armarria= Coat of arms of the Soviet Union.svg
| o11=[[Moldavia]]
| o12=[[Uzbekistan]]
| o13=[[Tajikistan|Tadjikistan]]
| o14=[[Turkmenistan]]
| o15=[[Ukraina]]
| ereserkia2= Ussrgymn.ogg
| ereserki2 izena = [[Sobietar Batasuneko Ereserkia]] (1944-1991)
| goiburua= Пролетарии всех стран, соединяйтесь!<br /><small>([[Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!|Munduko langileok, elkartu!]])</small>
}}
'''Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> edo '''Sobietar Batasuna''' [[XX. mendea|XX. mendeko]] zati handi bateko herrialde [[Sozialismo|sozialista]] izan zen.
Errusiako [[tsar]]ren inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen [[1922]] eta [[1991]] bitartean. [[1991]]tik aurrera haren parterik handienaz [[Errepublika Independienteen Elkartea]] moldatu da. [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Errusia, Estonia, Georgia, Kaszakhastan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tajikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan. [[Errusia]] zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.
 
22.400.000 kilometro karratu zituen eta 292.000.000 biztanle (1990). [[Baltikoa|Itsaso BaltikoBaltikotik]]tik eta [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltzetik]] hasi eta [[Ozeano BareBarea|Ozeano Bareraino]]raino hedatzen zen. Biztanleak sobietarrak ziren eta hiriburua [[Mosku]] zen.
 
==Sarrera==
Sobietar Batasunak [[historia]], [[politika]] eta [[ekonomia]] alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen [[inperio]] zahar baten egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza [[boltxebike]]ak. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran: [[1922]]tik jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren [[Europa]]ko ekialdean eta hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuen “[[gerra Hotza|gerra hotza]]” sortu zen.
 
== CCCP ==
[[Fitxategi:Soviet Union-1981-Coin-1-20 Years Anniversary of First Human Flight in Space.jpg|thumbnail|ezkerrera|180px|[[1981]]eko ospakizuneko sobietar txanpona, non CCCP idazkuna ikus daitekeen [[Sobietar Batasuneko Armarriaarmarria|Sobietar Batasuneko Armarriaren]]ren ondoan eta [[Juri Gagarin]]en kaskoan.]]
[[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna]]ren [[akronimo]]a [[errusiera]]z CCCP da, ''Союз Советских Социалистических Республик, hau da, Sojuz Sobetskih Sotzialistitxeskih Respublik''. Letra latindarrekin idazten da, modu teknikoki zuzena ''CCCP'' den arren, [[alfabeto ziriliko]]z. Errusierazko gutxi gora-beherako ahoskera, "es es es err" da. Batzuetan, SSSR bezala transliteratua da, alfabeto zirilikoko [[C]] letra, [[latindar alfabetoalfabetoa|latindar alfabetoko]]ko [[S]]aren baliokidea baita, eta [[P]] letra, berriz, [[R]]ren baliokidea.
 
Sigla hauek, SESBetik kanpo, nazioarteko kirol lehiaketengatik, non beti paper nabarmen bat izan zuen, zein sobietar [[astronauta|astronautengatik]] ezaguna egin zen; azken hauek, siglak kaskoan idatzita zituzten.
{{sakontzeko|Sobietar Batasuneko historia}}
=== Sorrera ===
[[1917]]an [[Errusiako Iraultza]]k Errusiako Sobietar Errepublika Sozialistaren sorrera ekarri zuen. Iraultzak [[tsar]]raren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan. Lehenengoa 1917ko [[Otsaileko Iraultza]] izan zen, [[Nikolas II.a Errusiakoa|Errusiako Nikolas II.a]] tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberala ezarri zuena. Bigarren fasea [[Urriko Iraultza]] izan zen, eta bertan [[Boltxebike]]ek boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari. [[Azaroaren 8]]an [[Vladimir Lenin|Lenin]] herri-komisarien kontseiluko buru aukeratua izan zen.
 
[[1918]]an Alemaniak eta Errusiak bakea sinatu zuten. [[Brest-Litovsk ituna]]ren arabera Errusiak [[Finlandia]], [[Estonia]], [[Letonia]], [[Lituania]] eta [[Polonia]] galdu zituen. [[1918]] eta [[1923]] artean [[Armada Gorria]] (komunistak) eta [[Armada Zuria]] (iraultzaren aurkakoak) [[Errusiako Gerra Zibila|Errusiako Gerra Zibilean]] borrokatu ziren.
 
[[1922]]an [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Errusiako]], [[Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista|Ukrainako]], [[Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista|Bielorrusiako]] eta [[Transkaukasiako Sobietar Errepublika SozialistaFederatibo FederatiboaSozialista|Transkaukasiako]] ([[Georgia]], [[Azerbaijan]] eta [[Armenia]]) errepublikek lehenengo konstituzioa sinatu zuten, SESB sortuz .
 
=== Stalinen aroa ===
[[Fitxategi:JStalin Secretary general CCCP 1942.jpg|150px|left|thumb|[[Iosif Stalin|Stalin]] 1942an]]
[[1924]]an, Leninen heriotzaren ondoren, [[Iosif Stalin|Stalin]] egin zen SESBeko boterearekin. [[Leon Trotski|Trotsky]], [[Grigori Zinóviev|Zinóviev]] eta [[Lev Kámenev|Kámenev]] baztertu eta [[estalinismostalinismo|estalinismoari]]ari hasiera eman zion. Stalinek ekonomia [[sozialismo|sozialista]] garatu nahi izan zuen. Estatuak, bost urteko planen bitartez, ekonomia zuzentzen zuen. Jabetza pribatua debekatu zen eta Estatua herrialdeko lur eta enpresa guztiez jabetu zen. Baserri pribatuak ezabatu eta landetxe kolektiboak ([[kolkhoz]]) herrialde osoan ezarri zituen. Errepresioa bortitza izan zen: polizia politikoak erregimenaren alde ez zeuden biztanleak deportatu, lan gogorreko esparruetara ([[gulag]]) bidali, edo hiltzen zituen.
 
Stalinen agintaldiko gertaera garrantzitsuena, ordea, [[Bigarren Mundu Gerra]] izan zen. [[1939]]an Sobietar Batasunak eta [[Hirugarren Reicha|Alemania naziak]] [[Molotov-Ribbentrop ituna]] sinatu zuten elkar ez erasotzeko. Besteak beste, [[Polonia]] banatzea erabaki zuten: ekialdea Sobietar Batasunarentzat eta mendebaldea Alemaniarentzat. Baina [[Adolf Hitler|Hitlerrek]]rek ez zuen hitzarmen hori bete, eta [[1941]]ean Polonia eta SEBS-ren parte bat inbaditu zuen, [[Mosku]], [[San Petersburgo|Leningrad]] eta [[StalingradVolgograd|Stalingraderaino]]eraino ailegatuz. [[Stalingradeko batailagudua|Stalingradeko batailan]]n ([[1942]] bukaera - [[1943]] hasiera), armada naziak atzera egin behar izan zuen. Sobietarren erasoaldiak [[Ekialdeko Europa]]ko herrialde guztietatik egotzi zituen alemaniarrak. [[1945]]eko apirilean [[Armada Gorria]] [[Berlin]]en sartu zen.
 
Gerran 27 milioi sobietar hil ziren eta herrialdeak galera ekonomiko izugarriak izan zituen. Baina [[Teherango Batzarra|Teherango]], [[Jaltako Batzarra|Jaltako]] eta [[Potsdamgo Batzarra|Potsdamgo]] batzarretan onura politiko handiak lortu zituen eta aliatuek ekialdeko Europa SESBren menpeko zonaldea izatea onartu zuten.
Stalin [[1953]]ko [[martxoaren 5]]ean hil zen. Honen ondorengoa izateko [[Lavrenti Beria]], [[Viatxeslav Molotov]], [[Georgi Malenkov]] eta [[Nikita Khrustxev]] leiatu ziren. Azkenean Nikita Khrustxevek [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|Alderdi Komunistaren]] idazkari nagusi ([[1953]]tik aurrera) eta Sobietar Batasuneko presidente ([[1958]]tik aurrera) izatea lortu zuen.
 
Aro honetan, Estatu Batuekin batera SESB zen zientzian eta teknologian gehien ikertzen zuen herrialdea. Bi herrialde hauek [[Espazioko lasterketa|Lehia espaziala]] izeneko norgehiagoka egin zuten. Aurreneko garaipenak Sobietar Batasunak lortu zituen: lehenengo satelite artifiziala bidali zuten espaziora ([[Sputnik]] 1), lehenengo izaki biziduna ([[Laika]]) eta geroago lehenengo astronauta ([[Juri Gagarin]]). [[Valentina Terexkova]] lehenengo emakume astronauta izan zen, eta [[AlexeiAleksei Leonov|Alexei Leonovek]]ek espazioko lehenbiziko ibilaldia egin zuen.
 
Khrustxev [[1964]]an erretiratu zen. Hurrengo lehendakaria [[Leonid Brezhnev]] izan zen. [[1970eko hamarkada]]n Sobietar Batasunaren indar militarra handitu zuen. [[1979]]an [[Afganistan]] inbaditu zuen, ia 10 urteko [[Afganistango gerra (1979-1989)|gatazka odoltsua]] eraginez. Urte askoz SESB [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBren]] parean izan zen teknologia militarrean, baino, egoera ekonomiko larria zela eta, Sobietar Batasuna atzean geldituz joan zen. Hurrengo urteetan ekonomiak hobera egin zuen pixkanaka, baino nekazaritzak itota jarraitzen zuen eta, horren ondorioz, hainbat biztanle hil ziren eguneroko elikagaien faltagatik.
[[1985]]eko [[martxoaren 11]]n [[Mikhail Gorbatxov]] [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista|alderdi komunistaren]] idazkari orokorra izendatu zuten. Handik aurrera hainbat aldaketa egin zituen politikan eta ekonomian.
 
[[1986]]ko [[apirilaren 26]]an [[Txernobylgo hondamendia]] gertatu zen [[Ukraina]]ko [[Txernobyl]] hirian. Historiako [[istripu nuklear]]rik larriena izan zen, [[Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala|INES]] (''International Nuclear Event Scale'') eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).
 
[[1980ko hamarkada]]ren bukaeran, sobietar errepublika batzuetan mugimenduak hasi ziren, independentzia eskatuz.
[[1991]]ko [[abuztuaren 18]]an Gorbatxoven kontrako estatu kolpe saiakera izan zen, baino porrot egin zuen.
 
[[1991]]ko [[abenduaren 8]]an, [[Errusia]]ko, [[Ukraina]]ko, eta [[Bielorrusia]]ko lehendakariek bildu eta [[Beloveshko Ituna]] sinatu zuten. [[Estatu BurujabeenIndependenteen Erkidegoa|Estatu Burujabeen Erkidegoaren]]ren sorrera izan zen eta SESB-ren deuseztatze ofiziala.
[[Errusiako Iraultza]]k Sobietar Batasuna sortzea ekarri zuen [[1917]]an. Iraultzak [[tsar]]raren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan: Lehenengoa 1917ko [[Otsaileko Iraultza]] izan zen, Errusiako [[Nikolas II.a Errusiakoa|Nikolas II.a]] tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberal bat ezarri zuena, eta bigarren fasea [[Urriko Iraultza]], eta bertan Sobietarrek, [[Boltxebike]] alderdiaren menpean, boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari.
 
* [[Kazakhstango Sobietar Errepublika Sozialista|Kazakhstango SES]] (oraingo [[Kazakhstan]])
* [[Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista|Kirgiziako SES]] (oraingo [[Kirgizistan]])
* [[Letoniako Sobietar Errepublika Sozialista Sobietarra|Letoniako SES]] (oraingo [[Letonia]])
* [[Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista|Lituaniako SES]] (oraingo [[Lituania]])
* [[Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista|Moldaviako SES]] (oraingo [[Moldavia]])
* [[Tajikistango Sobietar Errepublika Sozialista|Tajikistango SES]] (oraingo [[Tajikistan|Tadjikistan]])
* [[Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista|Turkmenistango SES]] (oraingo [[Turkmenistan]])
* [[Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista|Ukrainako SES]] (oraingo [[Ukraina]])
 
==Alderdi Komunista==
Bakarra, zentralizatua eta [[Vladimir Lenin|Leninen]]en ideien arabera moldatua, haren aginpide-eginkizuna guztizkoa zen, errepublika guztietan eratua zegoelarik. Alderdiak, beraz, [[gizarte]] bizitzaren maila guztietara zabaltzen du bere ideologia eta politika: [[ekonomia]], [[kultura]], [[hezkuntza]], [[zientzia]], [[arte (argipena)|artea]], armada. Alderdiko Kongresuak Batzorde Zentrala izendatzen zuen eta hark, berriz, alderdiaren zuzendaritza organoa, [[Politburo]] edo Bulego Politikoa, aukeratzen zuen, eta bulego politikoak alderdiko idazkari nagusia hautatzen zuen, estatuaren egiazko agintari gorena, alegia.
 
=== Agintari gorenak ===
SESBeko buru edo agintari gorenak hauek izan ziren:
* 1922- 1924 [[Vladimir Lenin]]
* 1924- 1953 [[Iosif Stalin|Josef Stalin]]
* 1953- 1964 [[Nikita Khrustxev|Nikita Khrustxov]]
* 1964- 1982 [[Leonid Brezhnev]]
[[Industria]] Sobietar Batasunaren indarraren oinarria izan da. Langileriaren % 40 inguruk hartan ziharduten. Mea eta [[energia]] baliabideen ustiakuntzak munduko lehen edo bigarren mailan jarri zuen hainbat gairi dagokionez: ikatza, petrolioa, gas naturala, elektrizitatea, burdina, bauxita, manganesoa… [[Europa]]ko Errusiako erreserbak agortzeko bidean jarri zirenean Siberia lehen hornitzailea bihurtu zen.
 
[[Industria astun]]a munduko lehenetarikoa zen, hala nola mea arro handietako [[burdingintza|siderurgia]] eta [[kimika]]. Industria arina, ordea, ez zen hain garrantzitsua. Distantziak hain handiak izanik, komunikabideak ekonomia sobietarraren arazo handia ziren. Hegazkin eta espazio industriak indar handia zuen. Nazioarteko [[merkataritza]] harremanak ez ziren hain garrantzitsuak eta gehienbat Comecon-eko herrialde komunistekin egiten ziren.
 
Gizarte segurantza eta dohaineko osasun zerbitzuak biztanle guztiengana iristen ziren. [[Hezkuntza]] nahitaezkoa zen 7-17 urte bitartean.
 
== Kultura ==
* [[Sobietar zinema|Zinema sobietarra]]
 
== Ikus, gainera ==
* [[Sobietar Batasuneko armarria]]
* [[Estatu Independenteen Erkidegoa|Estatu Burujabeen Erkidegoa]]
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits