Erromantizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Caspar David Friedrich - Der Wanderer über dem Nebelmeer.jpg|thumb|right|280px| Caspar David Friedrich-en ''Biadaiaria laino-itsasoaren aurrean'' (Kunsthalle, [[Hanburgo]])]]
 
'''Erromantizismoa''' [[Erresuma Batua]]n eta [[Alemania]]n [[XVIII. mendemendea]]arenren amaieran sortu eta [[XIX. mendea]]n zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, [[Argien Garaia|Ilustrazio]] eta [[Neoklasizismo]]ko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea. Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa [[Errealismo (literatura)|errealismoarekin]] partekatu zuen.
 
Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz bezala, aski nahasia da hitz hori. Hain zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe-latineko ''romanticus''etik datorrena, latinezko idazkien arau estuak betetzen ez zituzten erromantze-hizkuntzan idatzitako ''roman'' (kontaketa) izenen hedaduratik hartu zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun eta arrazoizkotasunaren arau klasikoak betetzen ez zituzten literatura-moduak izendatzeko: fantasiak, gauza bitxiek, egiak neurtzen ez zituzten gertaerek leku handia zuten literatura-moduaren izen gaizto gisa, alegia. «Eleberrietan baizik gertatzen ez direnak» aipatzeko erabiltzen zen, hitz batean esateko, «erromantiko» hitza.
8. lerroa:
 
== Erromantizismoaren testuingurua ==
Garaiko aldaketa politikoekin bat eginik zetorren erromantizismoa. Horietatik aipagarriena askatasun, berdintasun eta senidetasunaren printzipioak aldarrikatu zituen [[Frantziako Iraultza]] ([[1789]]) izan zen, baina [[1770]] eta [[1830]] artean [[Europa]]ko iragan feudalari behin betiko amaiera eman zion beste zenbait gertaera ere izan ziren: [[burgesia]] garatuz [[liberalismo]]aren oinarria izan zen Ingalaterrako [[Industria Iraultza]] ([[1760]]-[[1840]]); aipagarria da orobat, giza eskubideak aldarrikatuz eta gobernuan [[errepublika]] ezarriz, [[Ameriketako Iraultza]]n eman zen Independentzia Deklarazioa (1776); [[tirano|tirania]] askatasunaz ordezkatu zen, botere absolutua mugatuz eta demokrazia gobernu-eredutzat ezarriz.
 
Frantziako Iraultza garaiko pentsamoldea nagusitu zen Europan: ''antzinako erregimen'' deritzon aparatu politikoa desegin, eskubide feudalak eta gremioen murrizketak indargabetu, zerga-sistema arrazionalizatu, Elizaren eta [[Estatu]]aren arteko harremanak aldatu eta, esandako guztiaz gainera, luzean ordezkaritza politiko gabe zeuden taldeek burujabetzea lortu zuten.
17. lerroa:
Erromantikoengan ezin uka daiteke [[Jean-Jacques Rousseau]] frantziar filosofoaren eragina. XVIII. mendeko sentikortasun kultua, introspekzio pertsonalaren [[filosofia]], naturaren ikuspuntu espiritualista barneratzen zuen joera konplexua, konbentzionalismo sozialaren errefusa, eta adierazkortasunaren balioan sakondu zuen, Erromantizismoko estetikan funtsezko bilakatzear zeuden terminoak aztertuz alegia.
 
[[Literatura]] erromantikoa metafisikoa zen, eta batez ere, autore bi izan ziren intentsitate metafisiko hori biziki irudikatzea lortu zutenak: [[Ossian]] eta [[William Shakespeare|Shakespeare]].
 
[[James Macpherson]] poeta [[eskozia]]rrak ere erromantizismoaren garapenean funtsezko garrantzia izan zuen 1792an kaleratutako Ossianen poema-sortaz, [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethe]] eta [[Walter Scott]] inspiratuz. Erabat famatua zen Ossian bardo gaelikoa; haren poemek folklore zeltikoz beterik zeuden, eta zinezkotasun etnikoarenganako grina zuen belaunaldiaren irudimena erabat sustatu zuen. Ossian bardoa Macphersonen asmakizuna izatea gutxienekoa izan zen, idazle-belaunaldi oso batek irakurri baitzuen, heroitasun-bilaketaren obsesiopean iparraldeko [[Homero]]ren baliokidea aurkitu nahian.
 
Bestalde, Shakespeare-k ere berebiziko eragina izan zuen erromantikoen irudimenean. Haren lanetan ageri zen narratiba, kantu eta beste genero batzuen nahasketa erakusbide izan zen, neoklasizismoan ezarritako genero-tiraniaren aurkako gakoa izan baitzen.