José Martí: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:MartiJohnManuel K TRestauration.jpg|right|thumb|200px|José Martí]]
 
'''José Julián Martí Pérez''' ([[Habana|La Habana]], [[1853]]ko [[urtarrilaren 28]] - [[Boca de Dos Rios]], [[1895]]eko [[maiatzaren 19]]) [[olerkariolerkigintza|olerkaria]]a eta [[Kuba]]ren askatasunaren aldeko borrokalari eta pentsalaria izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Oso gazterik hasi zen Kubaren [[burujabetasunburujabetza|burujabetasunaren]]aren alde borrokan. Espetxeratu eta, 1868an, Espainiara bidali zuten atzerriratua. Madrilen zuzenbide-ikasketak egin zituen. 1875ean [[Mexiko]]ra joan zen, eta ''Amor con amor se paga'' bertsoz egindako lana antzeztu zuen. 1878an Kubara itzuli zen, baina handik urtebetera berriro atxilotu, eta atzera atzerrira bidali zuten. Handik 1891. urtea arte Estatu Batuetan, Espainian eta Hego Amerikako herri batzuetan ibili zen armada iraultzaile bat osatzeko dirua biltzen eta bere ideiak zabaltzen. Kubako Alderdi Iraultzailearen oinarriak idatzi zituen Máximo Gómez-ekin batera. 1885ean, ''Amistad funesta'' eleberri [[art Nouveau|modernista]] idatzi zuen. 1891n ''Versos Sencillos'' argitaratu zuen, bere poema libururik landuena. 1891n, beste lan guztiak utzirik, Kubako Iraultzaren alde jarri zen lanean. Handik urtebetera Alderdi Iraultzaileko lehendakari (edo ordezkari) hautatu zuten, eta Gómezekin izenpetu zuen ''Monte Cristoko aldarrikapena. ''Orduan, Kubara itzuli eta armen bidez Kubaren askatasunaren alde aritu zen borrokan, 1895ean guduan hil zen arte. Azken hiru hilabetetan egunkari bat idatzi zuen, ''Diario de campaña''. Politikan, ideia demokratikoak eta [[arrazakeriaarrazismo|arrazakeriaren]]ren kontrakoak azaldu zituen; bestalde, Martí izan zen Hego Amerikako herrien batasunaren aldeko aldarrikapenak egin zituen lehen pentsalarietako bat, Espainiako eta Estatu Batuetako [[inperialismo]]aren kontra. Literatura-lanari dagokionez, modernismoaren aitzindarietako bat izan zen, eta esan daiteke haren poesiak [[Walt Whitman]]en eragina duela. Martírenak dira, halaber: ''El presidio en Cuba'' (1871), ''La república española ante la revolución cubana'' (1873), eta ''Las reformas'' (1873) saioak. Herriko heroitzat hartzen dute gaur egungo Kuban.
 
== Erreferentziak ==