«Nafarroa Garaia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| ISO 3166-2 = ES-NA
| estatutua = [[1982]]ko [[abuztuaren 16]]
| lehendakaria = [[Yolanda Barcina]] ([[NafarUnión Herriarendel BatasunaPueblo Navarro|UPN]])
| hizkuntza = [[gaztelania]]<br />[[euskara]] <small>(erdi-iparraldeko eremuan)</small>
| kongresuan = 5
'''Nafarroa Garaia''' —[[1982]]az geroztik, administratiboki '''Nafarroako Foru Erkidegoa'''<ref>''Nafarroako Foru Erkidegoa'' da [[Euskaltzaindia]]k hobetsitako forma. {{Web erref|izenburua=32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0032.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-07-09}}</ref> edo '''Nafarroako Foru Komunitatea'''<ref>''Nafarroako Foru Komunitatea'' da [[Nafarroako Gobernua]]k onartutako euskarazko izen ofiziala. {{Web erref|izenburua=Autogobernua. Foru Hobekuntza|url=http://www.navarra.es/home_eu/Navarra/Asi+es+Navarra/Autogobierno/El+Amejoramiento.htm|argitaletxea=Nafarroako Gobernua|sartze-data=2010-07-09}}.<br />Euskaltzaindiak euskara baturako ''Nafarroako Foru Erkidegoa'' izena du onartua, forma nagusitzat; hala ere, «''Nafarroako Foru Komunitatea'' izendapena ere erabil daiteke», zehaztu du. {{Web erref|izenburua=154. araua|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-10-14}}</ref>— [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] zazpi herrialdeetatik handiena da (10.391 km², Euskal Herriaren %&nbsp;49,6), Euskal Herriko erdialdean eta hegoaldean dagoena, eta [[Espainia]]ko [[autonomia erkidego]]etako bat. 644.566 biztanle ditu, eta [[Iruñea]] du hiriburu (197.604 biztanle).
 
Nafarroa Garaia [[Iberiar penintsula]]ren iparraldean dago. Mugakide hauek ditu: [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]] iparraldean, [[Aragoi]] ekialdean, [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] hegoaldean, eta [[Gipuzkoa]] eta [[Araba]] mendebaldean.
 
== Geografia ==
{{Sakontzeko|Nafarroa Garaiko eskualdeak|Nafarroa Garaiko ibaien zerrenda|Nafarroa Garaiko mendien zerrenda}}
Nafarroako Foru Erkidegoak 10.391 [[kilometro koadro|km²]]-ko azalera du, eta [[Pirinioak|Pirinio]] mendien, [[Euskal Herriko arkua]]ren eta [[Ebro]] ibaiaren arroaren artean dago. Elkarren oso bestelakoak diren mendi horiez gainera, Nafarroa Garaian elkartzen dira [[Kantauri]] aldeko eta [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] aldeko isuriak eta [[klima ozeaniko]]a, subalpeetakoa eta [[Klima mediterraneo|mediterraneoa]], bakoitzak bere landaredi berezia duela. Horren guztiaren ondorioz, kontrasteak dira Nafarroa Garaiaren ezaugarri nabarmenenetako bat, eta arrazoi beragatik, heterogeneitatea dute eskualdeek ezaugarri, nahiz batetik besterako trantsizioa oso mailakatua den.
 
Geografia ezaugarri horien trantsizio mailakatu horrek ez ditu zehatz bereizten uzten Nafarroa Garaiko eskualdeen arteko mugak. Eskualde banaketa, beraz, era askotara egin daiteke, nahiz banaketa horiek batzuetan bat etorri ez. Nolanahi ere, kontuan izan behar da banaketa hori aztertu beharreko gaiaren araberakoa izaten dela, eta hartara denak izan litezkeela baliagarri.
 
Alderdi fisiko-geografikoei begiratuta, Nafarroa Garaia hiru eremu geografikotan banatua dago oro har: Mendialdea, Erdialdea eta [[Nafarroako Erribera|Erribera]]. Hiru eskualde horien tamaina eta eskualde bakoitzaren berezitasunak ikusita, azpibanaketa bat egitea komeni da. Hala, Mendialdean Nafarroa Garaiaren iparralde hezea, Pirinioetako haranak eta Pirinio aurreko haranak edo arroak bereizten dira. Nafarroa Garaiko Erdialdeak bi zati ditu, Ekialdeko Erdialdea eta Mendebaldeko Erdialdea edo [[Lizarraldea]]. Eta Erriberak, berriz, beste bi zati dauzka: Ekialdeko Erribera edo [[Tutera]]koa, eta Mendebaldeko Erribera edo Lizarrakoa.
 
== Historia ==
{{sakontzeko|Nafarroako historia|Nafarroako Erresuma}}
Nafarroako Erresuma Europako [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] erresumen artean garrantzitsuenetarikoa zen.
Erresumak, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] lurralde guztiak hartzen zituen [[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso III.a Nagusiaren]]ren garaian.
 
Nafarroako errege hura halaber izan zen [[Aragoi]]ko kontea eta [[Hispania]]ko enperadore. [[Testamentu]]an, lau semeen artean banatu zituen bere mendeko lurrrak. Antso III.ak, Euskal Herriko ondorengotza-zuzenbidean ohitura zenez, tronkaltasuna aplikatuta, bere seme nagusi [[GartziaGartzea III.a Santxez Naiarakoa|Gartzia III.a Santxez Naiarakoari]] utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Hau da, oraingo Nafarroa Garaia, [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] biltzen zituen lurren agintea Gartziari zuzenean utzi zion. Gartziaren meneko izateko baldintzarekin, [[Gonzalo I.a Ribagortzakoa|Gonzalori]], [[Sobrarbeko konderria|Sobrarbe]]-[[Ribagortzako konderria|Ribagortzaren]] gobernua utzi zion eta [[Ramiro I.a Aragoikoa|Ramirori]], [[Aragoiko konderria|Aragoikoa]]. Hala ere, Antso III.ak ez zuen inoiz ''Gaztelako konde'' titulurik hartu nahi izan, beraz, [[Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa|Fernandok]] bere amarengandik jaso zuen [[Gaztelako konderria|Gaztela]].
 
[[XIII. mendea|XIII. mendetik]] aurrera, [[Gaztelako Erresuma]]k Nafarroakoari kendu zizkion [[Araba]], [[Bizkaia]] eta [[Gipuzkoa]]ko lurrak. [[XVI. mendea]]ren hasieran [[Albako dukea]]k militarki hartu zuen Nafarroa Garaia, eta beraz Espainiako errege-erreginak Nafarroako errege-erregina bihurtu ziren, gerratearen bidez. Nafarroa Beherea ez zuen Espainiar armadak menderatu, eta independente gelditu zen.
Bitarte horretan bizi izan zen [[Frantzisko Xabierkoa|Xabierko Frantzisko]], [[Jesusen Konpainia]]n sartu eta Asian misiolari ibili ondoren santu eta Nafarroako patroi bihurtu zena.
 
[[1589]]. urtean, [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike III.a]] Nafarroako errege zena, [[Henrike III.a Nafarroakoa|Henrike IV.a Frantziakoa]] bihurtu zen, [[katolizismo]]a onartu ondoren. Ondorengo [[Frantziako Erresuma|Frantziako]] errege guztiek, beraz, ''{{lang|fr|Roi de France et de Navarre}}'' titulua izan zuten.
 
[[Frantziako Iraultza]]ren ondoren galdu zituen Nafarroa Behereak bere foruak.
[[Fitxategi:Nafarroa.png|right|300px]]
=== Merindadeak ===
Nafarroa Garaia tradizioz bost zatitan banatzen da, [[Nafarroako merindadeen zerrenda|Nafarroako merindadeetan]] alegia. Halaber, merindade bakoitza eskualdetan banatuta dago. Nafarroa erresuma zela eta, [[frankismoafrankismo]]renaren bukaera arte ([[1979]] arte, hain zuzen), merindadeak garrantzizkoak izan ziren. Esaterako, hauteskunde barrutia izan ziren [[XIX. mendea|XIX.]] eta [[XX. mendemendea|XX. mendeetan]]etan. Gaur egun, ordea, merindadeek ez dute eskudantziarik, epaitegi barrutiekin bat egiten badute ere.
 
[[1530]] arte, [[Nafarroako Erresuma]]k [[Nafarroa Beherea]] ere barne hartzen zuen. Seigarren merindadetzat hartzen den arren, zehazki bailegoa zen, hau da, [[baile]] izeneko administrariaren ardurapean zegoen. [[Merio]]a [[Zangoza]]n zegoen.
[[Alfredo Floristan]]i jarraikiz, Nafarroa Garaia hiru zatitan banandu izan da, [[erliebe]]a eta [[klima]] kontuan hartuta: Mendialdea (iparraldean), Erdialdea (erdian), eta Erribera (hegoaldean).
 
Azken urteotan [[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko GobernuaGobernuak]]k beste era batean sailkatu ditu eskualdeak, Nafarroa 2000 proiektuan. Hala ere, ez dago soberan arautua (izenak ez daude finkaturik, esaterako), eta ez du eragozten Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko departamentuek beren kasa bestelako sailkapenak egitea. Dena dela, maiz erabiltzen da nafar administrazioan eta kanpokoan ere. Banaketa horretan, Nafarroa Garaiak 7 eremu, 18 azpieremu eta 68 eskualde dauzka. Hona hemen eremuak (letra lodiz) eta azpieremuak (letra arruntez):
 
* '''Ipar-ekialdea:''' [[Bortziriak]], [[Baztan]], [[Malerreka]], [[Ultzamaldea]], [[Sakana]] eta [[Leitzaldea]].
* '''Pirinioa:''' [[Auñamendi]], [[Erronkari]]-[[Zaraitzu]], [[Agoitzaldea]] eta [[Irunberrialdea]].
* '''Iruñealdea:''' [[Iruñerria]] eta [[IzarbeibarraIzarbeibar]]ra.
* ''''''Lizarrerria:'''''' [[Ekialdeko Lizarrerria]] eta [[Vianaldea]].
* '''Ekialdeko Erdialdea:''' [[Tafallaldea]] eta [[Zangozerria|Zangozaldea]].
* '''Erribera Garaia:''' [[Erribera Garaia]] eta [[Arga-Aragoiko Erribera]].
* '''[[Tuteraldea]].'''
Guztira, Nafarroa Garaiko udalerriak 272 dira, eta kontzejuak 353.''<ref>Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua: ''Nafarroako izendegia'', 2007-01-01.</ref>''
 
Kontzejuek ere eskumenak dituzte, besteak beste herri lurrak kudeatzeko. [[Batzar (argipena)|Batzarra]]ra da kontzejuak gobernatzeko sistema, betiere kontzejuburu bat dutela. 100 biztanle baino gutxiago dituenean batzarra irekia da, hau da, herri osoak hartzen du parte erabakietan. 100 biztanletik goitiko bada, kontzejuburuaz gain beste 4 kide daude herria gobernatzeko.
 
Probintziako udalerrien artean, hauek dira nagusiak [[2007]]ko datuei dagokienez:
#[[Cintruénigo]] (6.837)
#[[Aranguren]] (6.483)
#[[San Adrian|San Adrián]] (5.977)
#[[Azkoien]] (5.746)
#[[Noain Elortzibar]] (5.322)
[[Fitxategi:Nafarroako eguna Baigorri 2007.jpg|right|thumb|250px|[[2007]]ko Nafarroaren Eguna [[Baigorri]]n]]
 
[[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua]] da [[botere betearazle]] nagusia duen organoa, eta [[Nafarroako Parlamentua|Nafarroako Legebiltzarrak]] du [[botere legegile]]a.
 
Autonomia eratu ondoren, [[Gabriel Urralburu]] buru zuen [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSNk]] gobernatu zuen Nafarroa Garaia; batzuetan, [[NafarUnión Herriarendel BatasunaPueblo Navarro|UPNren]] laguntzarekin. Hala ere, Nafarroa Garaian [[NafarUnión Herriarendel BatasunaPueblo Navarro|UPN]] eta AP (oraingo [[Alderdi Popularra|PP]]) batutakoan, lehendabiziko indar politikoa bilakatu ziren, eta [[Juan Cruz Alli]] Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburu bilakatu zen ([[1991]]). Nolanahi ere, Juan Cruz Alli bere alderdi politikotik aldenduz joan zen, batik bat [[Alfredo Jaime]], garaiko [[Iruñea|Iruñeko]] alkate alderdikidearekin izandako ika-mikengatik. Azkenean UPN utzi eta [[Nafarroako Demokraten KonbergentziaElkargunea|CDN]] osatu zuen. UPN erdibituta, [[Nafarroako parlamentarien zerrenda 1995-1999ko legegintzaldian|1995eko hauteskundeek]] aldaketa politikoa ekarri zuten, eta PSN, CDN gehi [[Eusko Alkartasuna|EA]] alderdiek [[Javier Otano]] presidente zuten gobernua eratu zuten, [[Nafarroako Ezker Batua|IUN-NEBaren]] aldizko babesarekin. Gobernu horrek, ordea, ez zuen luze iraun, [[1996]]an desegin baitzen ''[[Otano Auzia]]'' zela eta. Izan ere, Javier Otano presidenteari [[Suitza]]n diru-kontu sekretuak izatea leporatu baitzioten. Javier Otanok dimititu eta politika utzi zuen. PSN ohiz kanpoko biltzarrak kudeatzen zuen, zeinek UPNri aldizko laguntzak eskaini zizkion gobernua osa zezan. [[Miguel Sanz]]ek 1996tik aurrera izan du boterea Nafarroa Garaian.
 
Alabaina, [[2007]]ko hauteskundeetan, gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN, [[Nafarroa Bai|Na-Bai]] eta IUN-NEBen arteko negoziazioak hasi ziren. Posible zen udaletan, haietako bozka gehien lortu zuenak alkatetza eskuratu zuen. Honela, PSNko hautagaiak [[Erriberri]]n edo [[Burlata]]n alkate bihurtu ziren, eta Na-Baikoak [[Zizur Nagusia]]n, [[Barañain]]en edo [[Atarrabia]]n besteak beste. Nolanahi ere, Nafarroa Garaiko udal garrantzitsuenean, [[Iruñea]]n hain zuzen ere, akordioa ez zen hitzartu, PSNk [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVrekin]] bat egitea nahi ez zuelako, eta [[Uxue Barkos]]ek ezin zion [[Yolanda Barcina]]ri alkatetza kendu.
 
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua osatzerakoan traba gehiago topatu zituzten bidean. Lehendabiziko oztopoa Nafarroako Parlamentuko presidentearen izendatzea izan zen. Na-Baik, bigarren indar politikoa izanda eta presidentetzari uko eginda, Parlamentuko burua nahi zuen [[Koldo Amezketa]]rentzat. Bozka egunean, aldiz, PSNko [[Elena Torres Miranda|Elena Torresek]]ek erdietsi zuen postua, UPNk bere alderdiarekin bat egin ondoren. Trukean, PSNk UPNko [[Javier MarkotegiMarcotegui|Javier Markotegiri]]ri eman zion botoa Parlamentuko mahaiako bigarrena izan zedin.
 
Horrek guztiak negoziazioaren lehendabiziko krisialdia eragin zuen. Edonola ere, gobernua osatzeko elkarrizketek aurrera segi zuten. Hasiera batean programa zuten eztabaidagai hiru alderdiek. Hori adostutakoan, eta gobernua eratzear zegoela zirudienean, sailburuen banaketan porrot egin zuen negoziazioak. Na-Baik gobernuko 6 eserleku betetzea espero zuen, baina PSNren proposamenean, 2 besterik ez zitzaizkion egokitu. Beste bi PSNrentzat izango lirateke (horien artean presidenteordetza), beste bat IUN-NEBarentzat, eta gainerako 6ak independenteak izango lirateke. Onartezina zelakoan, Na-Baik muzin egin zion proposamen horri.
 
[[Iruñeko Sanferminak|Sanferminak]] igarotakoan, berriro bildu ziren alderdiak. Baina horko horretan, PSNk luzatutako eskaintza guztiz irauli zen: Na-Bai eta IUN-NEBarekin gobernua antolatzeari uko egin zion, eta alderdi guztien arteko ''larrialdizko'' gobernua eratzea proposatu zuen. Gainerako alderdi guztiek, UPNk eta [[Nafarroako Demokraten KonbergentziaElkargunea|CDNk]] ere, errefusatu zuten. UPNk, bere aldetik, Na-Bai izan ezik besteek osatutako gobernuaren alde egin zuen.
 
Funts handirik gabeko proposamen horiek alboratuta eta hirukotearen negoziazioak apurtuta, PSN eta UPNren egoera politikoak gero eta hurbilago zirudien. Baina PSNko hainbat kidek, [[Ainhoa Aznarez]]ek edo [[Jose Luis Uriz]]ek besteak beste, zuzendaritzaren jokabidea gogor kritikatu zuten, eta Na-Bai eta IUN-NEBrekin elkarrizketei berriro ekitea aldarrikatu zuten. Gainera, UPNk 10 baldintza bidali zizkion PSNri bere babesa onartzeko, sozialistek onartezinatzat jo zituztenak. Hori guztia zela eta, [[abuztuaren 1]]ean, PSNko zuzendaritzak eta parlamentuko kideek batera eta ustekabean Na-Bai eta IUN-NEBarekin berriro ituna hitzartzeko prest zeudela jakinarazi zuten. [[Espainiako LangileenLangile Alderdi Sozialista|PSOEko]] zuzendaritzak, ordea, ez zuen erabaki hori onartu, [[Espainia]]n [[2008]]ko martxoan egitekoak ziren hauteskunde orokorretan eragin txarra izango zutelakoan. [[Abuztuaren 3]]an, PSOEko zuzendaritzak ebatzi zuen PSN abstenituko zela UPNko hautagaiaren bozketan, eta, ondorioz, Miguel Sanzek Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izaten jarraituko zuela.
 
{{Nafarroako alderdi politikoen aurkibidea}}
* [[Nafarroako Parlamentua]]: erakunde legegilea, Nafarroari dagozkion legeak onartzen ditu. Lau urtean behin nafarrek aukeratuta, Parlamentuak Gobernuburua hautatzen du. Horretaz gain, gobernuaren ekintzak kontrolatzen ditu.
 
* [[Nafarroako Gobernua|Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua]] edo Foru Aldundia: Instituzio betearazlea, Foru Erkidegoko administrazioa zuzentzeaz gain, orokorreko politika ezartzen du. Presidentea gobernuburua da, zeinek sailburuak aukeratzen dituen. Gaur egun UPNk du agintea.
 
* [[Konptoen Ganbera]]: Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi publikoaren ekonomi eta finantza kudeaketa kontrolatzen dituen erakundea da.
[[Fitxategi:Hegoaldeko goi nafarrera.png|thumb|300px|center|Nafarroa Garaian XIX. mendean mintzatzen ziren [[euskalki]]ak, udalerrien mapan. Euskalki horietatik hegoaldekoenak eta ekialdekoenak galduak dira gaur egun.]]
 
Euskararen ezagutzari dagokionez, Nafarroa Garaian askoz gutxiago aurreratu da [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n baino, eskolatzeari esker hobetu egin den arren. Euskaraz ikasten duten umeen kopurua etengabe hazten ari da, eta horrek euskara estimatu edo balioetsi egiten dela adierazten du. Eta hori, Nafarroa Garaiko [[UPNUnión del Pueblo Navarro|UPNko]]ko gobernuek euskara sustatzeko eman duten laguntza publikoa urria izan den arren.<ref>Ramón Zallo eta Mikel Ayuso (euskaratzailea: Josemari Navascués): [http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-6614/eu/contenidos/informacion/ezagutu_eh/es_eza_eh/adjuntos/eza_eu.pdf ''Euskal Herria ezagutzea''], Eusko Jaurlaritza, 2009, 44. orrialdea.</ref>.
 
[[2011]]eko datuen arabera, Nafarroako herritarren %13,7 dira elebidunak —%9,9 (1991)—; elebidun hartzaileak, euskara ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak, %10,4 (%7,4 1991ean) eta euskara ez zekitenak %74 dira —%82 1991ean—. Ezagutza eremu mistoan eta ez-euskaldunean igo da. Lehenengoan %18,6 gauza dira euskaraz hitz egin edo ulertzeko; ez-euskaldunean, berriz %11,5. Etxeko erabileran ez dago aldaketa nabarmenik eta gazteen artean ari ezagutza igo egin da<ref>Garikoitz Goikoetxea, [http://www.berria.eus/paperekoa/1929/013/001/2015-01-14/euskararen_mapaz_eta_mapa_azaldu_ez.htm «Euskararen mapaz, eta mapa azaldu ez»], ''Berria'', 2015-01-14</ref>.
Bi hizkuntza erabiltzen dira: [[gaztelania]] eta [[euskara]]. Gaur egun, erdi eta iparraldeko eskualdeetan bakarrik da koofiziala euskara, Hizkuntza-eremuen Legearen arabera «eremu euskalduna» eta «eremu mistoa» deiturikoetan. «Eremu ez-euskaldun»ean, batere ofizialtasunik ez du hizkuntzak.
 
[[Euskalki]]ei dagokienez, Nafarroa Garaiak lau aldaera ditu: [[nafarrera]], [[nafar-lapurtera]], [[ekialdeko nafar euskalkia|ekialdeko nafarrera]] eta (berrikitan baina gero eta indar handiagoz) [[gipuzkera]].
 
=== Literatura ===
{{Sakontzeko|Nafarroako idazleak}}
 
Lurraldeak izen handiko [[euskara]]zko idazleak eman ditu, klasikoen artean [[Pedro Agerre|Axular]], [[Arturo Kanpion]], [[Pablo Fermin Irigarai]] ''Larreko'' eta [[Alexander Tapia Perurena]] nabarmentzen direla. Garaikideak ditugu, besteak beste, [[Jon Alonso]], [[Aingeru Epaltza]], [[Eduardo Gil|Eduardo Gil Bera]], [[Jose Angel Irigarai]], [[Patziku Perurena]], [[Alberto Ladrón|Alberto Ladron Arana]], [[Inma Errea]], [[Josetxo Azkona]], [[Angel Erro|Anjel Erro]], [[Hedoi Etxarte]] eta [[Jokin Muñoz]].
 
Halaber, erdarazko idazle aipagarriak dira [[Yehuda Halevi]] eta [[Abraham Ben Meir Ibn Ezra]] ([[hebreera]]z) eta [[Antonio de Eslava]] eta [[Francisco Navarro Villoslada]] ([[gaztelania]]z).
* [[Arturo Kanpion]] ([[1854]]-[[1937]]), idazlea.
* [[Francisco Javier Saenz de Oiza]] ([[1918]] - [[2000]]) arkitektoa.
* [[Jimeno Jurio|Jose Maria Jimeno Jurio]] ([[1927]] - [[2002]]) historialaria eta etnografoa.
* [[Jose Maria Satrustegi]] ([[1930]]-[[2003]]), idazlea eta [[euskaltzaindia|euskaltzaina]].
* [[Miguel de la Quadra-Salcedo]] ([[1932]]), kirolaria, kazetaria eta esploratzailea.
* [[Rafael Moneo]] ([[1937]] - ) [[tutera]]r arkitektoa.
* [[Carlos Garaikoetxea Urriza|Carlos Garaikoetxea]] ([[1938]]-), politikaria, [[Euskal Autonomia ErkidegoErkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]]ko [[lehendakari]] izana ([[1980]]-[[1985]]).
* [[Miguel Indurain]] ([[1964]]-), txirrindularia, arlo horretan inoizko garaipenik handienak lortu dituen [[euskal herritarHerria|euskal herritarra]]ra.
* [[Iñaki Otxoa de Olza]] ([[1967]]-[[2008]]), [[mendizaletasunamendizaletasun|mendizalea]] eta alpinista.
 
[[Fitxategi:NafarForuak.JPG|thumb|right|150px|Iruñeko [[Sarasate pasealekua|Sarasate pasealekuko]] Foruen Estatua.]]
[[Egunkari]] nagusiak [[Diario de Navarra]] eta [[Diario de Noticias]] probintzian.
 
[[Aldizkari]]en artean ''[[Nabarra]]'' [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osorako argitaratzen zen, baina itxi egin zuten 2011n, arazo ekonomikoak medio<ref>http://www.argia.com/albistea/nabarra-aldizkariak-argitaratzeari-utzi-dio-arazo-ekonomikoak-direla-eta 'Nabarra' aldizkariak argitaratzeari utzi dio arazo ekonomikoak direla eta</ref>. Tokian tokikoen artean, [[BortziriBortziriak|Bortziriko]]ko ''[[Ttipi-Ttapa]]'' dugu adibide.
 
== Zerbitzuak ==
=== Ospitaleak ===
* [[Nafarroako Ospitalea]], [[Virgen del Camino Ospitalea]] eta [[Nafarroako Unibertsitatea Klinika|Nafarroako Klinika Unibertsitarioa]]([[Iruñea]]).
* [[García Orcoyen Ospitalea|Garcia Orcoyen Ospitalea]] ([[Lizarra]]).
* [[Reina Sofia Ospitalea]] ([[Tutera]]).
* [[Ubarmin Klinika]] ([[Elkano (Eguesibar)|Elkano]]).
** [[La Veloz Sangüesina]]
 
* '''[[Iruñea-Noain aireportua|Iruñeko aireportua]]''' ([[Noain (Elortzibar)|Noain]]).
 
=== Unibertsitateak ===
 
== Jaiak ==
* [[Martxo]]aren lehenbiziko bi asteburuetan [[XabierraldiaXabierraldi]]a ospatu eta burutu ohi da.
* [[Apiril]]aren azken igandean: '''[[Nafarroaren Eguna]]''', [[Baigorri]]n antolatutakoa Nafarroa Garaiaren eta [[Nafarroa Beherea|Beherearen]] arteko batasun kulturala aldarrikatzeko.
* [[Uztailaren 7]]a: [[Iruñeko Sanferminak|Sanferminak]], probintziako festa ezagunenak.
* [[Abenduaren 3]]a: [[Frantzisko Xabierkoa|San Frantzisko Xabierkoaren]] eguna, [[Nafarroako Foru Erkidegoaren Eguna]].
* [[Irailaren 29]]a: [[Done Mikel AralarkoaAralarkoaren santutegia|Done Mikel Aralarkoaren]]ren eguna.
 
== Erreferentziak ==
252.705

edits