Trobadore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link GA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Perdigon with fiddle, reversed.PNG|thumb|[[Perdigon]] izeneko trobadorea.]]
'''Trobadore''' [[Erdi Aro Klasikoa|Erdi Aro Klasikoko]] olerkaria izan zen, [[Proventza]]ko [[okzitaniera]]n idazten zuena, gorteetan aritzen zena. Trobadoreek eragin handia izan zuten Erdi Aroko olerkigintzan. Estimatuak ziren gorteetan eta hitz egiteko askatasun handia izaten zuten, baita noizean behin politika auzietan parte hartzeko ere. Baina haien lorpenik handiena, gorteko damen artean sortu zuten kultura eta denbora-pasa zaletasuna izan zen. Trobadoreen olerkigintzak garrantzi handiko eskola sortu zuen, eta eragina izan zuen geroko europar olerkigintza lirikoan. Trobadoreen lanak ''[[chansonnier]]s'' (kantu liburuak) izenekoetan gordetzen dira. Gehien erabili zituzten bertso motak ''cansó'', ''balada'', ''pastorela'', ''débat'' eta ''alba'' izan ziren, maitasunezko kantu labur hunkigarriak, gehienak. Batzuetan, kantuetako doinuak trobadoreek egiten zituzten, baina gehienetan egile [[anonimo (argipena)|anonimoak]]ak izaten ziren, eta zenbaitetan, musika latinezko doinu sakratuetan, eta frantses eta alemaniar kantuetan oinarritzen zen. Trobadore nagusiak izan ziren [[Gilen IX.a Akitaniakoa]] dukea, Jaufré Rudel, Marcabru, Cercamon, Bernard Marti, Bernard de Ventadour, Raimbaut d’Aurenja, Die-ko kondesa, Arnaud Daniel, Peire Vidal eta Sordel, besteak beste.
 
[[Okzitania]]n hasi baina eskola [[Italia]], [[Iberiar penintsula]] eta baita [[Grezia]]raino ere hedatu zen. Baziren antzeko mugimenduak ere, hala nola [[Alemania]]ko ''[[Minnesang]]'' edo [[Galizia]] eta [[Portugal]]go ''[[trovadorismo]]''. [[Dante Alighieri]]k ''De vulgari eloquentia'' bere liburuan bere lana ''fictio rethorica musicaque poita'' (fikzio erretorika, musikal eta poetikoa) zela esan zuen. [[XIII. mendemendea]]ann une gorenean izan ondoren, hurrengo mendean epeka-epeka desagertuz joan ziren trobadoreak, [[Izurri Beltza]]ren garaian desagertu arte.
 
== Erreferentziak ==