Krishna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
</ref>) [[hinduismo]]aren izaki nagusia da. [[Vishnu]]ren [[avatar]]tzat jotzen dute (zortzigarren haragi-hartzea, hain zuzen) eta zenbait [[erlijio]] [[Monoteismo|monoteistatan]] Izaki Gorentzat. [[Mahābhārata]] edo [[Ramayana]] poema epikoetan, Krishna pertsonaia historiko moduan agertzen da<ref name=" Mahony1987">{{Erreferentzia| egilea = Mahony, W.K. | urtea = 1987 | izenburua = Perspectives on Krsna's Various Personalities | aldizkaria = History of Religions | liburukia = 26| alea = 3 | orrialdeak = 333–335 | url = http://www.jstor.org/pss/1062381 | doi = 10.2307/599733| jstor = 10.2307/599733| argitaletxea = American Oriental Society}}</ref>. Krishna Gaizkiari beti nagusitzen zaion jainko beti gazte eta irribarretsua da.
 
Krishnaren ziklo mitologikoaren iturrien artean honako hauek nabarmentzen dira: ''[[Mahābhārata|Mahabharata]]'', ''Harivamsa'' (K.o. V. mendea) eta zenbait ''Purana'' (historia sakratuak), hala nola ''[[Bhagavata Purana]]'' (K. o. X. mendea inguru). Azken obra horretan, Krishnaren haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen dira. Yadava klaneko Devaki guztiz ederraren semea zen; Devakiren anaia, Kamsa gaiztoa, [[Mathura]]ko erregea zen (egungo [[Uttar Pradesh]]) eta Devakiren haur baten eskuz hil behar zuelako profeziari oharturik, arrebaren haur guztiak sortu ahala hiltzen zituen; Krishnaren patuaz gupidaturik, Nanda behizainen buruzagiak bere alaba jaio berriaz ordezkatu zuen, eta Yasoda emaztearekin batean Gokulan hazi zuten. Gaztetan jadanik Krishnak bere jainkotasuna erakutsi zuen demonioak suntsituz eta mirari asko obratuz. Bertako behizainek gurtzen zuten, eta emakumeak ''(gopi)'' harengana biltzen ziren flauta jotzen zuenean. Maitale horien guztien artean, Radha zen haren kuttuna. Kamsak igorritako beste etsai askori nagusitu ondoren, bere anaia Balaramarekin batean Mathurara itzuli ziren eta Kamsa hil zuten. Ez zen bertan kokatu, eta mendebaldeko kostaldera joanik, [[Dvaraka]] hiria sortu zuen. Han, oparotasunez bizi izan zen; Rukmini printzesa lehen emaztetzat hartu zuen, beste milaka batzuekin batera, eta ehun eta laurogei mila seme-alaba izan zuen. Hala eta guztiz, garai hartan ere ez zen geldirik egon: demonio askori jazarri zitzaien, eta, ''Mahabharatan'' kontatzen denez, Pandava eta Kurava lehengusuen arteko gerran esku hartu zuen. Orobat, jainko goren gisa agertu zitzaion Arjunari, eta karmaren askapenaren doktrina ekarri zuen ([[Bhagavad Gita]]). Azkenik, gatazka odoltsua piztu zen Yadava klanaren barnean, eta denak hil ziren, Balarama barne. Krishna oihanera zihoala, Jaras ehiztari zaharrak antilopea joko zuelakoan jainkoaren orpoa geziaz kolpatu zuen, min har zezakeen puntu bakarrean hain zuzen. Hala amaitu zen Krishnaren mundualdia.
 
Ehunka urteko Krishnarenganako jaiera-kultu ''(bhakti) '' ugariek erlijiozko poesia, musika-, pintura- eta eskultura-obra ugari eman du: gehienetan haur-itxuran, gurina ebasten, dantzan edota flauta jotzen ari dela eta ''gopi'' maiteminduez inguratua. XVII. eta XVIII. mendeetako pinturan, urdin ilunez irudikatua agertzen da (Krishna: beltza edo hodeiaren iluna). Jainkozko eta giza amodioaren arteko analogia Krishnaren gurtzaren garrantzizko ezaugarri bat da: Krishna gaztearen eta ''gopien'' arteko harremanak [[arima]]ren eta [[Jainko]]aren arteko amodioaren sinbolo gisa interpretatzen baitira.