Lutxanako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 5 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3310734 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
| izena = Lutxanako gudua
| frontea = Iparraldeko frontea
| guda = [[Lehen Gerra KarlistaKarlistaldia|Lehen Karlistada]]
| irudia = [[Fitxategi:Batalla Luchana.jpg|200px]]
| oina = ''"Galería Militar Contemporánea"''. [[Madril]], [[1846]]
| data =[[1836]]ko [[abenduaren 23]]tik [[abenduaren 24|24ra]]
| lekua =[[Lutxana (Erandio)-Enekuri|Lutxana]] {{EH-BI|1}}<br />{{koord|43|17|35|N|2|58|17|W|type:event}}
| emaitza =[[Elisabet II.a Espainiakoa|Isabelinoen]] garaipena
| gudulari1 =[[Fitxategi:Flag of New Spain.svg|21px]] [[Karlismo|Karlistak]]
17. lerroa:
| galera2 =
}}
'''Lutxanako gudua''' [[1836]]ko [[abenduaren 23]]tik [[abenduaren 24|24ra]] [[Erandio]]ko [[Lutxana (Erandio)-Enekuri|Lutxana]] auzoan gertatu zen [[gudu]]a izan zen, [[Bilboko bigarren setioa]] amaitu zuena.
 
== Gudua ==
[[Bilboko bigarren setioa]]k hilabete eta erdiz iraun ostean, bertako biztanleak estu eta larri zebiltzan. Bonbardaketak batetik eta blokeoak eragindako elikagaien eskasia bestetik, [[bilbo]]tarrek itxaropen guztia kanpotik zetorren laguntzarengan jarria zuten.
 
[[1836]]ko [[abenduaren 22]]an, [[Baldomero Espartero|Espartero]] [[Lutxana (Erandio)-Enekuri|Lutxanako]] zubiaren ingurutan maniobratzen hasi zen. [[Erresuma Batuko itsas-armada|Britainiar itsas-armadako]] bi ontzien laguntzaz -hauetatik egindako bonbardaketak erabakiorrak izan ziren- Lutxanako zubi gaineko posizioak erasotzeari ekin zion. [[Abenduaren 23]]an [[Galindo (ibaia)|Galindo]] erreka gainetik txalupez egindako zubia zabaltzea lortu zuen, tropa liberalen eraso mugimendua arinduz. Baina helburua Lutxanako zubia zen, karlistek moztua eta tropa liberalak [[Bilbo]]ra inguratzeko berreraiki beharrekoa.
 
Berriro guda-ontzi britainiarren laguntzaz baliaturik, liberalak Lutxanako zubiaren bi aldeko posizioak eskuratzen saiatu ziren, [[abenduaren 24]]ko arratsaldean, txalupa eta gabarretan igarotako tropen bitartez, helburua lortuz. Borrokarik gogorrenak gabon gauean eman ziren. [[Marcelino Oraa|Oraa jeneralak]] zuzentzen zituen tropa liberalak Lutxanako zubi gaineko posizioak bereganatzeko sekulako ahaleginak egin zituzten, baina karlistak eraso guztiei eusten zieten.