Donostiako Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:San Sebastian Puente Maria Cristina.jpg|250px|thumb|right|[[Donostia]]ko [[Maria Kristina zubia]].]]
'''Donostiako Ituna''', [[Niceto Alcalá Zamora]] eta [[Miguel Maura]]k antolaturik, [[1930]]eko [[abuztuaren 17]]an [[Donostia]]n egindako bilera bat izan zen. Espainiako monarkiaren aurka eta errepublika ezartzearen alde zeuden indar guztien topagunea izan zen. Errepublikano, sozialista eta kataluniar nazionalistek sinatu zuten. Sinatzaileen artean, besteak beste, [[Alejandro Lerroux]], [[Manuel Azaña]], [[Indalecio Prieto]], [[Marcelino Domingo]], [[Santiago Casares Quiroga]] eta Miguel Maura zeuden. Haien artean, bestetik, bi euskal hiritar zeuden: [[Fernando Sasiain]] eta [[Indalecio Prieto]].<ref>http://www.hamaikabide.eus/eu/2015/02/19/fernando-sasiain-donostiako-alkate-errepublikarra/</ref>
 
Helburua monarkia kendu eta [[Espainiako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublika]] ezartzea zen. Kataluniarren laguntza lortzeko, [[Katalunia]]ko autonomia estatutuaz hitz egin zuten, errepublika lortuko balitz haren promesa eginez. [[Euskal Herria]] ez zen aintzat hartu, euskal erakunde nazionalistek ez baitzuten itunean parte hartu.
 
Hitzarmen honen ondoren, [[1930]]eko [[abenduaren 15]]ean, [[Jacako altxamendua]] izan zen. Saikerak, ordea, porrot egin zuen eta [[Fermin Galan]] eta beste buruzagiei heriotza zigorra eman zitzaien. Hurrengo urtera arte ez zen errepublika ezartzea lortu.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==