Robert Owen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
| sinadura =
}}
'''[[Robert Owen]]''' ([[Gales]], [[1771]]ko [[maiatzaren 14]] - [[1858]]ko [[azaroaren 17]]a) [[enpresaburu]] eta gizarte-ekintzaile bat izan zen, [[sozialismo]]aren eta [[kooperatiba]]-mugimenduaren aitzindaria izateagatik ezaguna. Gaztetan, [[New Lanark]] izeneko ehungintza-enpresa buru bihurtzen da eta bertako langileen egoera tamalgarriaz kezkaturik, hainbat erreforma egiten ditu beraien egoera hobetzeko, lan-ordutegiak arinduz eta lanpostu garbitasun eta segurtasun neurriak hobetzen. Geroago, eskola-sistema publikoaren bultzatzailea da. Bere ideia aurrerakoiak Europa osora zabaldu eta berak asmatutako "''8 ordu lanean, 8 ordu aisian, 8 ordu atsedenean''" leloa [[Lehen Internazionala]]ren eslogan bihurtzen da. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetan]]etan [[New Harmony]] komunitate [[utopia|utopikoa]] sortzen du, gerora porrot egingo zuena. Euren kabuz kudeatu eta jabetza pribaturik gabeko komunitateen sustatzailea ere izan zen eta horregatik kooperatiben sortzailetzat jotzen dute zenbaitek. Beste zenbaiten iritziz, kudeatzaile arrakastatsu, [[filantropia|filantropo]], [[paternalismo|paternalista]] eta gizarte-erreformatzaile bat besterik ez zen izan, pentsamendu nahiz teoria sakonik gabekoa.
 
Behean New Lanarkeko biztanleei egindako txosten baten zati bat agertzen da. Bera zuzendari zen fabrikaren inguruan sortu zuten hirian, 1816an idatzi zituen honakoak: