Claudio Etxeberria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
29. lerroa:
80. hamarkadaren hasieran [[Aita Mari Arraun Elkartea|Zumaiak]] gorakada handia izan zuen eta Kontxa irabazi asmoz 1983an Klaudio Etxeberria fitxatu zuen. Denboraldi osoan estropadak irabaziz ibili zen baina Kontxara iritsi aurreko azken estropadan Orio nagusitu zen. [[1983ko Kontxako Bandera|Kontxako sailkapen estropadan]] epaileek Orio barruan sartu zuten eta Kaiku, Castro eta Zumaia ez zeuden erabaki honekin ados, horregatik lehenengo jardunaldian trainerua trabeska jarri eta boikota egin zioten estropadari.
 
1984ko denboraldia berriz bikaina izan zen, jokaturiko estropada guztiak irabazi baitzituen Zumaiak, tartean baita Kontxako Bandera ere, Zumaiarentzat lehenengoa eta Kaludio Etxeberriarentzat laugarrena. 1985ean ere estropada ugari irabazi zituen baina bi garrantzitsuenak (Kontxa eta Espainiako txapelketa) [[Itsasoko Ama Arraun Elkartea|Santurtzik]] eraman zituen. Hau izan zen Klaudio Etxeberriaren azken denboraldia Zumaian.
 
1989an Donostiako traineruaren patroi izatera itzuli zen eta Kontxan laugarren egin zuen.