Oratorio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 45 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q85477 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Oratorioa''' [[musika klasiko]]ko genero liriko-dramatikoa da, gai erlijiosokoa, [[Biblia]]n edo [[liturgia]]-testuetan oinarritutakoa eta bakarlari edo [[abesbatza]] batek [[orkestra]] batekin interpretaturikoa eta irudikapen eszenikorik gabea.
 
Erroman sortu zen 1600. urte inguruan, [[Filipe Neri|San Filipe Neriren]] Oratorio edo otoiztegian; hortatik datorkio izena. [[Emilio de' Cavalieri|Cavalieriren]] ''La rappresentaziones di anima e di corpo'' hartzen da lehen oratoriotzat. XVII. mendean oratorioak garrantzi handia izan zuen, eta antzeztu egiten zen. Geroago, testuaren kontakizunera mugatu zen, musika tresnez lagundurik. Abesbatzak garrantzi berezia izaten zuen. Egile nagusiak izan ziren, besteak beste: [[Giacomo Carissimi|Carissimi]], [[Alessandro Scarlatti|A. Scarlatti]], [[Heinrich Schütz|Schütz]], [[Georg Friedrich Händel|Haendel]] (''Mesias'' da oratorio ezagunena), [[Joseph Haydn|Haydn]], [[Louis Spohr|Spohr]], [[Ludwig van Beethoven|Beethoven]], [[Felix Mendelssohn|Mendelssohn]] eta [[Edward Elgar|Elgar]]. Badira gai erlijiosoa ez duten oratorioak ere; gai espirituala izaten dute, hala ere. Halakoak dira Haendelen ''Semele'', [[Michael Tippett|Tippetten]] ''A Child of Our Time'' eta [[Igor Stravinski|Stravinskiren]] ''Oedipus Rex''.
 
== Erreferentziak ==