Jean-François Millet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Frantzia]]
}}
'''Jean-François Millet''' (Gruchy, [[Gréville-Hague]], [[1814]]ko [[urriaren 4]]a – [[Barbizon]], [[1875]]eko [[urtarrilaren 20]]a) frantziar margolari [[Errealismo (margolaritza)|errealista]], grabatzaile eta marrazkilaria izan zen. Ororen gainetik, artea bere garaiko gizartearen egoerari egokitzeko ahaleginean nabarmendu zen, eta [[nekazarinekazaritza|nekazarien]]en bizimoduari buruzko margolanengatik da batez ere ezaguna.
 
== Biografia ==
Jean-François Millet [[Gréville-Hague]] udalerriko ([[Manche]] departamendua) Gruchy herrixkan jaio zen, nekazari familia batean. Haurtzaroan artzain, eta geroago nekazalgoan jardun zuen. Herriko apaizari esker, [[latin]]a ikasi zuen eta irakurzaletu zen. Besteak beste, [[Biblia]]z gain, [[Agustin Hiponakoa|San Agustin]], [[Virgilio]], [[William Shakespeare|Shakespeare]], [[Lord Byron]], [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethe]], [[Victor Hugo]] eta [[François-René de Chateaubriand|Chateaubrianden]]en lanak irakurri zituen. [[1833]]an [[Cherbourg-Octeville|Cherbourgera]] bidali zuten eta Paul Dumouchel margolariaren ikaslea izan zen. Ondoren, Théophile Langloisekin ikasi zuen<ref>Alfred SENSIER: [http://books.google.es/books?id=esAz-_xoDu0C&lpg=PP1&dq=Jean-Fran%C3%A7ois%20Millet%3A%20Vida%20y%20obra&pg=PP1#v=onepage&q=Jean-Fran%C3%A7ois%20Millet:%20Vida%20y%20obra&f=false Jean-François Millet: Vida y obra] Ediciones Encuentro, 2001. Books.google.es</ref>. [[1837]]an Parisen finkatu zen, Cherbourgeko udalak eta Mancheko Kontseilu Jeneralak emandako beka bati esker. Paul Delarocheren ikaslea izan zen han, eta [[Louvre museoa|Louvreko]]ko maisuen obrak ikertu ahal izan zituen egonaldi hartan.
 
[[Fitxategi:Jean-François Millet - L'Angélus.jpg|thumb|left|250px|<small>''Angelusa'', [[1858]]-[[1859|59]], [[Orsay museoa]], [[Paris]].</small>]]
22. lerroa:
Urte hartan bertan [[Barbizon]]era aldatu zen, eta han bizi izan zen aurrerantzean, bidaia labur batzuk gorabehera. Ez zen, hala ere, [[Barbizongo eskola]] deritzon margolari taldeko kide izan, nahiz eta haiekin harremana izan zuen eta haiek bezala naturalismoa bilatzen zuen bere ideologiaren adierazpide gisa, hau da, hiriko bizitza ankerretik ihes egiteko joeraren adierazgarri.
 
[[1848ko iraultzairaultzak|1848ko iraultzatik]]tik sortu zen langilearen heroi irudi berriak, nekazari giroko bizitzaz zuen ulermen bereziarekin batera, [[XIX. mendemendea|XIX. mendeko]]ko errealismoa sendotzeko aukera eman zion Milleti. Joera horren erakusgarriak dira, besteak beste, ''Ereilea'' ([[1850]], [[Bostongo Arte Ederren Museoa]]), ''Buruxka biltzaileak'' ([[1857]], [[Orsay museoa]], [[Paris]]), ''Angelusa'' ([[1858]]-[[1859|59]], Orsay museoa, Paris), etab.
 
[[1863]]tik aurrera, [[Théodore Rousseau]] bere adiskidearen eraginez batez ere, paisajea landu zuen bereziki (''Grévilleko labarrak'', [[1871]], Ohara Arte Museoa, [[Kurashiki]]), eta pastel margoak erabili zituen sarritan, [[inpresionismo]]tik hurbileko emaitzekin. Zenbait obratan sentimentalismo bizia eta efektu koloristak adierazi zituen, eta horrek [[sinbolismo]]aren iragarle bihurtu zuen (''Udaberria Barbizonen'', [[1873]], Orsay museoa, Paris).