«Christian Goldbach»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Christian Goldbach lotu du, Wikidataren arabera.)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
'''Christian Goldbach''' ([[1690]]eko [[martxoaren 18|martxoak 18]]-[[1764]]ko [[azaroaren 20|azaroak 20]]) Königsbergen, [[Prusia]]n (gaur egun [[KaliningradoKaliningrad]]o, [[Errusia]]) jaiotako prusiar matematikari bat izan zen, artzai baten semea. Legeak eta [[matematika]] ikasi zituen. Zenbait bidaia egin zituen [[Europa]]n zehar, eta zenbait matematikari ospetsu ezagutu zituen, [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Gottfried Leibniz]], [[Leonhard Euler]] eta [[Daniel Bernoulli]] horien artean.
 
[[1725]]ean historialari eta matematika irakasle bihurtu zen [[San Petersburgo]]n. Hiru urte beranduago [[Mosku]]ra joan zen [[Petri II.a Errusiakoa]] tsarrarentzat lan egitera. Europa osoan zehar bidaiatu zuen matematikari askorekin harremanetan jarriz, Euler horien artean, nortzuekin beranduago kontaktuan jarraitu zuen.
 
== Goldbachen konjetura indartsua ==
Artikulu nagusia: [[Goldbachen aieru|Goldbachen konjetura]]
 
Lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren esparruan. Baina gaur egun bere omenez Goldbachen konjetura edo Goldbachen konjetura indartsua deritzonagatik da ezaguna, 2 baino handiagoa den zenbaki bikoiti oro bi zenbaki lehenen arteko batuketa bezala adieraz daitekeela dioena. Gaur egun, afirmazio hau 10<sup>18</sup> baino txikiagoak diren zenbaki bikoiti guztientzat egia dela ezagutzen da. Konjetura hau Goldbachek Eulerri [[1742]]an bidali zion gutun batean aurkitu zen. Goldbachek potentzia perfektuei buruzko zenbait teorema ere ikertu eta frogatu zituen.
252.705

edits