Artemisia min: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
| taxon = Artemisia vulgaris
}}
'''Artemisia min''' edo '''zizare-belar''' (''Artemisia vulgaris''), [[Artemisia (genero)|Artemisia]] generoko landare-espeziea.
 
Landare [[belarkarabelar]]kara eta [[hostoiraunkorhosto-iraunkor|hostoiraunkorra]]ra da. 1-2 m garai izaten da, eta [[sustrai]] [[egurkara]]k izaten ditu. [[Hosto]]ak 5-20 cm luze izaten dira, berde ilunak eta [[pinatu]]ak, eta ile zuriak izaten ditu azpialdean. [[Zurtoin]] tenteak kolore gorri-purpurakara izan ohi du. [[Lore]]ak txikiak (5 mm), erradialki simetrikoak eta [[petalo]] askokoak izan ohi dira, horiak, gorri ilunak edo arrosak. Uztailetik irailera loratzen da.
[[Europa]], [[Asia]] eta [[Afrika]]ren iparraldeko leku epeletakoa da jatorriz, eta [[Ipar Amerika]]n belar txartzat hartzen da. Ongi hazten da nitrogenoz aberats diren lurzoruetan: [[belar txar]]rak ugari diren lekuetan, azienda gehien ibiltzen den tokietan, landu gabeko sailetan, zabortegietan eta bide-ertzetan.
 
Artemisia izena [[Artemisia (genero)|Artemisia]] jainkosaren ohorez jarri zioten, botanikan eta medikuntzan aditua baitzen hura.
[[Dioskorides]]en testuetan, barne-zizareen kontrako erremedio gisa aipatzen da ''Artemisia vulgaris''. Euskaraz ere, zizare-belar deritzo hizkera arruntean, eta sendagintzan erabiltzen da: infusioa egin, eta urdaileko minak sendatzeko baliatzen da; zizare-belarraren hostoekin egindako enplastuak [[hilekomenstruazio|hilekoa]]a eragiteko eta hileko-zikloak erregularizatzeko balio omen du, zilborpean jarrita.
 
Gaur egun, sukaldaritzan ere erabiltzen da hegaztiz egindako platerak eta pastelak lurrintzeko. Hostoak murtxikatuz gero, nekearen kontrakoa da, eta nerbio-sistema estimulatzen du.