Giudecca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 20 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q52435 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sestieri di Venezia-Giudecca.svg|thumb|250px|right|Giudeccaren kokapena.]]
'''Giudecca''' ([[veneziera]] ''Giudèca'', antzina ''Zudèca'' edo ''Zuèca'') [[Venezia]]ko [[uharte (geografia)|uharte]] bat da, Rialto uharteetatik ''Canale della Giudecca'' izeneko kanal baten bidez banatzen den uharte multzo bat. [[Dorsoduro]] [[sestiere]]aren zati dira.
 
Gutxi gora-behera hirigunetik 300 metrora dago, eta [[San Marko plaza]]tik abiatuta hiru minututan iris daiteke bertara ''[[vaporetto]]'' izeneko taxi-itsasontzian. Inguruetako uharterik handienak diren arren, ez dira oso handiak. Ekialdetik mendebaldera 2 kilometro inguruko luzera dute, eta iparraldetik hegoaldera 300 metro inguru.
23. lerroa:
Uharteetako eraikinik nabarmenen artean [[Berrerosle Santuaren Eliza]] topa dezakegu, inongo zalantzarik gabe, [[Andrea Palladio]]ren lanik ederrenetako bat dena. [[1576]]an, Senatuaren enkarguz, Sant'Eufemia eliza eraiki zen izurriaren amaiera zela eta. Veneziako elizarik antzinakoenetako bat da Chiesa delle Zitellerekin batera. [[San Giorgio Maggiore basilika]] ezaguna Giudeccaren ekialdeko muturraren ondoan dago, baina ez da bere eremukoa.
 
Uhartearen ekialdean adreiluzko eraikuntza handi bat topa dezakegu, estilo [[arkitektura neogotiko|neogotikozkoa]]zkoa: Stucky Errota. [[XIX. mendea]]n eraiki zuen Giovanni Stucky pasta fabrikatzaileak. Zenbait handitzetarako Ernst Wullekopf arkitekto alemaniarra kontratatua izan zen, bere egungo itxura eman ziona. Errota, Bigarren Mundu Gerraren hasieran [[Italia]] guztiko pasta lantegirik handiena zen.
 
Zenbait urtez utzia eta endekatua egon ondoren, ostatu eta kultura eta erakusketen gune bezala erabiltzeko egokitzen hasi zen. Alabaina, egitasmo hau [[2003]]an eraikina kaltetu zuen sute batek eten zuen.