Maria João Pires: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 14 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q235650 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen, hiru urterekin hain zuzen, eta lau urterekin eman zuen jendaurreko lehenengo kontzertua. Lisboakoa Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta handik [[Munich]]era aldatu zen, Gulbenkian fundazioak emandako laguntza batekin, [[Rosl Schmidt]]ekin ikasketak sakontzera.
 
1970ean arrakasta handiz parte hartu zuen Bruselan, [[Ludwig van Beethoven|Beethovenen]]en bigarren mendeurrenean, eta harrezkero munduko areto ospetsuenetan eta [[orkestra]] handienekin jo izan du, eta ospe handia eskuratu du bai kritikarien artean eta bai entzuleen artean. Osasun arazoak zirela-eta aldi batez erretiratuta egon ondoren, 1986an Londresen debutatu eta ondoren Hanburgo, Paris eta Amsterdamen aritu zen; New Yorken eta Austrian jo zuen 1989an, eta Espainian hurrengo urtean.
 
Pires munduko [[musika garaikide]]ko artista handienetakoa da. [[Ganbera-musika]] jo ohi du, eta azpimarratzekoak dira [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozart]], [[Ludwig van Beethoven|Beethoven]] eta [[Franz Schubert|Schuberten]]en lanen gainean egin ohi dituen interpretazio natural eta soilak. [[Agustín Dumay]] biolin-jotzailearekin bikotea osatu du, eta harekin grabatu zuen "Biolin eta pianorako sonatak"; disko aipagarriak ditu, halaber, Mozarten sonatenak eta [[Frédéric Chopin|Chopinen]]en ''Nocturno''enak (Portugalen gehien saldutako diskoetako bat izan zen).
 
Bestalde, bere karreran zehar hainbat sari irabazi ditu, adibidez, Edison saria, Frantziako Akademiaren Diskoaren saria eta Charles Cros Sari Nagusia.