Garifuna (etnia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
|biztanleria= 600.000
|biztanletokia= {{Bandera|Belize}}<br/>{{Bandera|Honduras}}<br/>{{Bandera|Guatemala}}<br/>{{Bandera|Nikaragua}}<br/>{{Bandera|Ameriketako Estatu Batuak}}
|hizkuntza=[[Garifuna hizkuntza|Garifuna]], [[gaztelania]], [[ingelesaingeles]]a
|erlijioa= [[Kristautasun]] [[sinkretismo|sinkretista]]
|harremana=[[Karibe etnia|Karibe]], [[afroamerikar]]rak
}}
'''Garifuna''' edo '''Karibe beltza''' (plurala ''Garinagu'') Amerika Erdialdeko zenbait herrialdetan Karibe itsas-ertzean bizi den [[etnia|talde etnikoetnikoa]]a da.
 
[[Fitxategi:Flag_of_Garifuna.svg|thumb|right|200px|''Garifuna bandera'']]
15. lerroa:
== Historia ==
 
Arawak eta karibe indigenen eta ihes egindako esklabo beltzen nahasketatik sortu zen taldea Antilla Txikietako [[Saint Vincent eta Grenadinak|Saint Vincent]] uhartean. [[XVII. mendea]]n noizbait [[Nigeria]]ko esklaboak zeramatzan ontzi batek hondoa jo zuen. Iturri batzuek [[1635]]eko [[Gaztela]]ko ontzi bi izan zirela diote, beste batzuek [[1620ko hamarkada]]n eta onarpen txikia baina jarraitzaile batzuk badituen beste teoria baten arabera ([[Ivan van Sertimak]] ''"They Came Before Columbus"'' liburuan erabilitako teoria), [[Kolon]] baino lehenago heldu ziren afrikar batzuk Ameriketara. [[Afrika]]r horiek bertako karibe indiarrekin nahastu ziren, eta [[Saint-Vincent|Saint VincentVincentera]]era jo zuten inguruko [[Uharte (geografia)|uharteetatikuharte]]etatik ihes egitea lortzen zuten esklaboek ere. Urtetan [[europa]]rren eskuetatik kanpo egon ostean, [[1796]]an [[britainiar]]rek konkistatu eta deportatu egin zituzten karibe beltzak (beltzekin nahasterik ez edo nahaste txikiena zutenei ''karibe horiak'' deitzen zaie eta oraindik badaude herrixka batzuk uharteko iparraldean. Grenadinetako uharte txiki batean preso izan eta gero, hasieran [[Jamaika]]ra eta gero Espainiaren menpe zegoen [[Honduras]]en aurrez aurreko [[Roatan]] uharteko Punta Gorda herrira iritsi ziren bizirik iraun zutenak. Oraindik gogoratzen dute apirilaren 12an Roatanera iritsiera.
 
Britainiarren asmoa espainiarrei presio egitea izan arren, laster aliatu bihurtu ziren, kontinentean bertan lurrak agindu baitzizkien Espainiako Koroak. Hala sortu zituzten lehen komunitateak [[Amerika Erdialdea]]n, harik eta Honduras barneko gerra zibilean galtzaileen aldean jarri eta berriz ere askok ihesari eman zion arte, gaur egungo lekuetan kokatu arte. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] itsasontzietan ibili izan ziren garifuna asko, eta Estatu Batuetako hainbat hiritan komunitate garifuna garrantzitsuak daude.