Georges Rouault: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{commonskat}} +)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Georges Rouault''' ([[Paris]], [[Frantzia]], [[1871]]ko [[maiatzaren 27]]a - [[1958]]) [[margolaritza|margolari]] [[espresionista]] izan zen.
 
== Bizitza ==
 
Aita arotza zuen, eta ama jostuna. [[PinturaMargolaritza|Pinturaren]]ren zaletasuna eta artearekiko errespetua bere aitonaren eraginez sortu zitzaizkion. Parisko Arte Ederretako Eskolan sartu zen 1891n, eta [[Gustave Moreau]] margolari [[sinbolista]]ren ikasle izan zen. Fauvisten taldeko kide izan zen, eta 1905. urteko erakusketa fauvistan parte hartu zuen. Akuarela erabili zuen batez ere Lehen Mundu Gerra amaitu zen arte; bizitza modernoko alde kontrajarriak (prostitutei, pailazoei eta epaileei buruzko koadro-sailak) kritikatu zituen zorroztasun handiz, ikuspegi kristau sakon batetik betiere. 1918. urtetik aurrera olioa erabiltzen hasi zen; ''Jesus gurutzean'' (1918) eta ''Beronikaren zapia'' (1933) koadroak pintatu zituen. Garai hartan, halaber, Sergei Diaghileven Balletarentzako diseinu-lanak eta grabatuak egin zituen, ''Miserere'' liburu zoragarria besteren artean (1948).
 
Rouault bai bere margolanen estiloagatik, bai lantzen zituen gai kristauengatik, [[arte modernomodernoa|arte modernoko]]ko joera nagusietatik kanpo gelditzen da. Dena dela, nahiz eta joera horietatik urrun aritzen zen, ez ziren erabat arrotzak Rouaultentzat, ez behintzat emaitza plastikoei dagokionez. Rouault bakartia zen, artista independentea.
 
Hamalau urte zituela Tamoni beira-margotzailearekin hasi zen marrazkigintza ikasten, eta ondoren Hirschengana (antzinako beirategiak kopiatzen zituena) joan zen. Lantegi horietan lanean ari zela, Arte Apaingarrietako Eskolan ikasten zuen gauez.
13. lerroa:
[[Fitxategi:Georges Rouault_Udaberria_Emagalduak.png|thumb||600px|alt=Georges Rouault margolari independentearen bi obra, San Petersburgoko Ermitage museoan ikusgai biak. Ezkerrean, ''Udaberria'' (1911). Eskuinean, ''Emagalduak''|Ezkerrean, ''Udaberria'' (1911); eskuinean, ''Emagalduak''. San Petersburgoko Ermitage Museoan ikusgai biak]]
 
1898an, Moreau hil zenean, krisialdi bat hasi zen Rouaultentzat, krisialdi morala eta fisikoa aldi berean. Moreauren lanekin museo txiki bat egin zen Parisen, eta Museoko arduradun izendatu zuten Rouault. Garai horretan, bestalde, arte modernoaren ingurura hurbildu zen: [[Henri de Toulouse-Lautrec|Toulouse-Lautrec]], [[Paul Cézanne|Cézanne]]. 1901. urte inguruan kristautasunera itzuli zen, eta [[J. K. Huysmans]] eta [[Leon Bloy]] idazle kristau ospetsuak ezagutu zituen. Eragin handia izan zuten idazle haiek Rouaulten ondorengo lanetan.
 
Rouaulten tematikak homogeneoa badirudi ere, garai batetik bestera aldatu egiten da artistaren beraren barruko bilakaeraren arabera. Erlijio-gaiak dira Rouaulten lanetan nagusiak, baina Elizaren enkarguz gutxi batzuetan besterik ez zuen lan egin: 1945ean, Devemy eta R.P. Couturierrek eskatuta, bost beira-leiho egin zituen Assyko elizarako, eta 1949tik aurrera Ligugeko abade etxerako esmalteen [[maketa]]k osatu zituen. 1900-1902 urteen bitartean lortu zuen Rouaultek, pintore gisa, independentzia: Jaungoikoa aurkitu zuen berriz ere. Ondorengo hamabost urteak iraultza-urteak izan zituela esan daiteke; ''Haurra'', ''Iheslaria'', ''Emagaldua'', ''Pailazoa'' eta ''Buruak'' gaiak erabiltzen zituen Rouaultek gizakiaren gainbeheraren aurrean bere baitan sentitzen zuen haserre mingarria erakusteko. Aita hil (1912) eta ondorengo urteetan ([[Lehen Mundu Gerra]]) beste aldi bati ekin zion Rouaultek: ''Miserere'' lanerako grabatuak egin zituen [[Ambroise Vollard]]en enkarguz, eta [[Charles Baudelaire]]ren ''Les Fleurs du mal''. 1907. urtetik aurrera ''Epaileak'' izan ziren Rouaulten begiko pertsonaiak, eta 1912. urtetik aurrera, behiz, ''Pailazoak'' izan zuen nagusi: pailazoa, heroia eta biktima aldi berean, Kristoren bikoitza dela esan daiteke, eta hortaz, gizakiaren sinboloa. Ondorengo aldiko (1930-1948) lanetan zenbait lanetan Bigarren Mundu Gerrak eragin dramatikoa izan zuen. Pailazoen, printzesen eta santuen seriotasun barea (''Veronique'', 1945. urte inguruan), Bibliako pasarteek duten giroa, eta ''Gurutziltzatuen'' eta ''Ecce Homo''-en irribarre errukiorra artistaren heldutasun espiritualaren ispilu dira. 1948-1958 urteen bitartean, Jainkoaren inguruko gaiak alde batera mistikoaren garaia izan zen, nolabait esateko. Gustave Moreauren irakaspenetatik oinarri nagusi bat atera zuen Rouaultek: adierazpenaren zintzotasuna, Rouaulten izaerari atxikia.