Rodo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 19 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q641286 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n, '''Rodo''', '''Roda''' edo '''Rode''' ([[greziera]]z Ροδη Rhodê, "Rodaseko Anderea"), uretatik berriki altxatutako [[Rodas]] uhartean bizi zen itsas lamia bat zen. [[Poseidon]] eta [[Halia]] edo [[Anfitrite]]ren alaba zen, edo, beste iturri batzuen arabera, [[Afrodita]]rena. [[Helios]] eguzki jainkoaren emaztea izan zen, eta honekin, zazpi seme, [[heliadak]], ([[Okimo]], [[Zerkafo]], [[Makareo]], [[Aktis]], [[Tenages]], [[Triopas]] eta [[Kandalo]]) eta alaba bat, [[Elektriona]], izan zituen.
 
Rodok, bere izena eman zion Rodas uharteari, honen babeslea baitzen. Uhartea izan zen bere gurtza gunea, non [[Halia]] edo Leukotearekin batera gurtua izan zen. Bere izena, uharteko tokikoa eta arrosa baten antzekoa zen [[hibiscus|hibisko]] txinatarretik dator, etimologikoki, hau ere, bere izenarekin lotuta dagoelarik.
 
Rodaseko lehen biztanleak, [[Telkinak]] izan ziren. Hauek, Rodas, eurite baten ondorioz berriz urperatuko zela iragarri zutenean, korrika eta presaka ihes egin zuten, Rodo eta bere seme-alabak, tokiko gobernari bakar gisa utziz, Rodoren nebak, deabru bihurtuak izan baitziren, euren ama bortxatu ondoren.