Gordiano I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Gordianus I lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sestertius Gordian I-s2385.jpg|thumb|300px|Gordiano I txanpon batean, <small>AFR</small>, ''Africanus'' titulua eramaten ari dela.]]
 
[[Gordiano I.a|Gordiano I]], [[latin]]ez ''Marcus Antonius Gordianus Sempronianus Romanus Africanus'' ([[159]] - [[238]]ko [[apirilaren 12]]) erromatar enperadorea izan zen 238an zehar.
 
Haren estreinako urtei buruz gutxi jakiten da. Izenaren arabera, badirudi familia Anatoliakoa izan zitekeela. Gordianok gutxienez bi seme-alaba izan zituen: [[Gordiano II.a|Gordiano II]] eta Antonia Gordiana, [[Gordiano III.a|Gordiano III]].aren ama.
 
Politikan berandu hasi zen. Estreinako urteak ikasten eman zituen ziur aski. Armadari dagokionez, Siria probintziako legio baten burua izan zen. Britainian ere aritu zen gobernari, eta [[Heliogabalo]]ren agintaldia, kontsul izendatu zuten.
11. lerroa:
[[Alexandro Severo]]ren agintaldian, Gordiano Afrika probintziako gobernaria zen, 80 urte bazituen ere. [[Maximino Trax]]ek boterea eskuratu zuenean, Gordianok postu berean jarraitu zuen.
 
[[Maximino Trax|Maximino]] ospe txarreko enperadorea izan zen, eta Afrikan matxinada bat sortu zen 238an. [[Martxoaren 22]]an Gordianok matxinoekin bat eginda, bere burua enperadore izendatu zuen. Edadetua zenez, [[Gordiano II.a|Gordiano II]] semea ere aldi bereko enperadorea bihurtu zuen.
 
Egun batzuk beranduago, Gordiano [[Kartago]] hirian sartu zen tokikoen onespen zabalarekin. [[Erroma]]n, [[Maximino Trax|Maximinoren]]ren [[Pretoriar GoardiaGuardia|Pretoriar Goardiako]]ko prefektoa hil zuten. Matxinadak arrakasta eskuratu zuela bazirudien. Senatuak Gordiano onartu zuen, eta probintzia gehienek bat egin zuten.
 
Numidia probintziako gobernaria, hala ere, [[Maximino Trax|Maximinoren]]ren babesle sutsua zen. Afrika probintzia inbaditu zuen legio beterano batzuez baliatuta. Gordianok bataila galdu zuen. [[Gordiano II.a|Gordiano II]].ak bizitza. Semearen heriotza gainditu ezinik, Gordianok bere buruaz beste egin zuen. Haien gobernuak 36 egun iraun zuen.
 
Gordinorekin bat eginda, Senatuak Maximinoren aurkako matxindari eutsi behar izan zion. [[Pupieno]] eta [[Balbino]] izendatu zituen orduan enperadore. Nolanahi ere, 238rako, onartutako enperadorea [[Gordiano III.a|Gordiano III]] izango zen, Gordianoren biloba.
 
{{Erromatar enperadore aurkibidea}}