Real Murcia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
41. lerroa:
1908an sortua dela uste da, Antonio Aullón idazlearen lanetan agertzen baita, baina paperetan 1919an eratua dela dirudi. 1920 urtean ''Levante FC de Murcia'' izenarekin Levanteko Futbol Federazioan eman zuen izena. 1924 urtean Alfonso XIII.ak Errege titulua eman eta gaurko '''Real Murcia''' izena hartu zuen.
 
Liga sortu zenean Real Murcia hirugarren mailan ezarria izan zen. 1940an Lehen mailara igotzea lortu zuen eta urte hartan [[Real Madril|Real Madrid]] taldearen aurkako partida irabazi bazuen ere azken postuan gelditu eta maila galdu zuen. Hurrengo urtean [[Bartzelona Futbol Kluba|FC Barcelona]] taldearen aurka play-offa jokatu baina katalanak mantendu ziren lehen mailan. 1944ean igo zen bigarren aldiz eta urte hartan [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Errege Kopan]] final aurrekoetara iritsi zen.
 
Hurrengo hamarkadetan bi mailen artean aritu zen eta ''igogailu taldea'' ezizena jaso zuen. 1970an hirugarren mailaraino jeitsi zen eta klubak aldaketa sakonak egin zituen. José Moreno Jiménez presidente bihurtu eta honek taldea lehen mailara itzuli zuen 1973an.