Carlos Rojas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 3 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3750965 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
== Biografia ==
 
[[1951]]n eskuratu zuen Filosofia eta Letretetako lizentzia Bartzelonako Unibertsitatean, eta [[1955]]ean egin zen doktore [[Madril]]goan. Irakasle izan zen, besteak beste, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu BatuBatuetan]]etan, Rollins Collegen ([[Florida]]) eta Emoryko Unibertsitatean ([[Atlanta]]).
 
Lehen [[eleberri]]a, ''De barro y esperanza'' ''(Lohiaz eta itxaropenaz)'' [[1957]]an argitaratu zuen, eta hurrengo urtean kaleratu zituen ''El futuro ha comenzado'' ''(Etorkizuna hasia da) ''eta ''El asesino de César (Zesarren hiltzailea)'', azken hori Ciudad de Barcelona sariduna (1958). Harrezkero irabazi ditu beste zenbait sari ere, adibidez [[1968]]ko "Miguel de Cervantes" Espainiako Literatura Sari Nazionala, ''Auto de fe (Fede-zigorra)'' lanarekin, [[Planeta saria]] [[1977]]an ''Azaña'' liburuarekin, Ateneo de Sevilla saria ''Memorias inéditas de José Antonio Primo de Ribera'' ''(José Antonio Primo de Riberaren memoria argitaragabeak)''; [[1980]]an, [[Nadal saria]] ''El ingenioso hidalgo y poeta Federico García Lorca asciende a los infiernos'' obragatik eta, 1984an, Espejo de España saria ''El mundo mítico y mágico de Pablo Picasso (Pablo Picassoren mundu mitiko eta magikoa) ''idazlanarekin. 90ko hamarkadan,''El jardín de Atocha'' (1990) eta ''Proceso a Godoy'' (1992) eleberriak dira azpimarratzekoak. Baina eleberriez gainera, saiakera ugari ere idatzi ditu: ''Diálogos para otra España'' (1966, ''Elkarrizketak beste Espainia batentzat''), ''Por qué perdimos la guerra ''(1970, ''Zergatik galdu genuen gerra''), ''La guerra civil vista por los exiliados'' (1975, ''Gerra zibila, erbesteratuek ikusia''), ''Retratos antifranquistas'' (1977, ''Erretratu antifrankistak'') etab. Eta, azkenik, edizio kritikoak osatu ditu ingeles eleberrigileei buruz.