Carl Andre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
== Biografia ==
 
Massachusettsen ikasi ondoren, [[1954]]an [[Europa]]ra etorri eta [[Stonehenge]]ko hondakinak eta [[neolito]]ko beste aztarnategi batzuk bisitatu zituen, eta gero bere lanean eragin handia izango zuen antolamendua aurkitu zuen han. [[1957]]an [[New York]]era joan zen bizitzera, eta [[1959]]an [[Frank Stella]] ezagutu eta urte batzuetan estudio berean lan egin zuten biek. Garai honetan hasi zen, Stellaren koadro minimalisten eraginez, tamaina handiko eskulturak egiten. Egurrez landutako lehen eskultura haiek (''Last Ladder'' eta ''Pyramid'', 1959), [[BrancusiConstantin Brâncuşi|Brancusiren]]ren obrak beregan pizten zuen interesa erakusten dute.
 
Gero [[Pennsylvania]]ko tren-konpainian aritu zen lanean lau urtez (1960-1964), eta harrezkero bere eskulturak horizontalean eta modulu multzotu eta errepikatuetan oinarriturik antolatu zituen. Pixkanaka, bertikaltasuna utzi eta Andreren eskulturak leku-eskultura bilakatu ziren, non erabilitako materialak (altzairua, kobrea, egurra, adreiluak) sistematikoki antolatzen baitira lurrean.
9. lerroa:
[[1964]]an handik gutxira ''[[minimalismo]]'' izenaz ezagutuko zen joerako egileen talde-erakusketa batzuetan parte hartu zuen, eta [[1965]]ean bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorken. [[1966]]an adreilu erregogorrez egindako ''Lever'' eskultura erakutsi zuen New Yorkeko ''Primary Structures'' erakusketan. Erakusketa hau erabakigarria izan zen Andreren lana onartu eta talde minimalistaren barruan sailkatzeko. Geroago [[Haga]] (1968), [[Kassel]] (1968) eta [[Berna]]ko (1969) erakusketetan ere parte hartu zuen.
 
Eskulturaz gain, Andrek ere [[olerkigintza|poesia]] idatzi zuen, hitzekin irudiak egiten zituen, gramatika-ordenari jaramonik egin gabe.
 
[[1988]]. urtean, Andre bere emaztea (Ana Mendieta) hiltzeagatik epaitua eta absolbitua izan zen.