Cabralesko gazta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
| ziurtagiria = [[Jatorrizko Izendapena]] [[1981]]
}}
'''Cabraleseko gazta''' edo '''Cabrales gazta''' ([[asturiera]]z: ''Quesu de Cabrales'') edo '''Cabrales''' soilik [[AsturiasAsturiasko Printzerria|Asturiasen]]en [[behi]], [[ardi]] eta [[ahuntz]] esnearekin egiten den [[gazta urdin]] mota bat da. Zapore oso bizia eta usai indartsukoa da. [[Cabrales]] udalerriko eta [[Peñamellera Alta]] udalerriko herri batzuetako bereizgarria da.
 
== Elaborazioa ==
Bi jeztetako [[esne]]a erabiltzen da, goizekoa eta gauekoa. Esneak tenperatura egokia hartzen duenean, [[gatzagi]]a gehitzen zaio, modu artisanalean edo prestaketa industrialen bidez lor daitekeena. Ez da gatzagi askorik erabiltzen prozesua motelki gerta dadin eta esnea sukaldean mantentzen da tenperatura epel batean kontserba dadin. Hurrengo goizean, [[gatzatumami|gatzatua]]a eratu denean koilaratzar batekin apurtzen da eta ordu batzuez jalkitzen uzten da, beranduago [[gazur]]a kentzeko. Hortik irtendako orea prentsatu gabeko molde zilindriko batzuetara pasatzen da. Molde hauek euren edukieratik gorago betetzen dira, gatzatu kono batez koroatuz. Moldeak zurezko taulen gainean mantentzen dira sukaldean beroak gatzatua lehortzen lagun dezan zenbait egunez. Behin moldetik atera ondoren, gazta aurpegi batetik gazitzen da, eta egun batzuk igaro ondoren bestetik.
 
Heltze prozesua [[Europako Mendiakmendiak|Europako Mendietan]] dauden leize naturaletan egiten da. Leize hauetan, hezetasun erlatiboa %90ekoa da eta tenperatura 8 eta 12º bitartekoa da. Baldintza hauetan, gaztan [[Penicillium]] motako [[lizun]]ak garatzen dira, gazta urdin guztien hain bereizgarriak diren zerro urdin-berdexkak ematen dizkiotenak. Prozesu honek bi eta lau hilabete bitartean irauten du, hauetan zehar artisauak gazten posizioa aldatzen duelarik aurpegietako bakoitza gazitzeko. Denbora honetan zehar gaztak [[astigar]] hosto hezetuz estaltzen dira (higiene arrazoiengatik jada egiten ez dena). Azken produktuak bi eta bost kilo arteko pisua hartzen du.
 
== Ezaugarriak ==