Joan Ignazio Iztueta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
== Iritzi kritikoa ==
 
''Errima''' edo ''puntuari'' eta erritmoaren ematen die Iztuetak garrantzi gehien. Haren eskuetan errima, askotan, ustekabean sortzen da, errima erregularretik irregularrera salto eginez, gaiak eta erritmoak eskatzen dioten neurrian. ''Erritmoari'' dagokionez, Iztuetak eta, geroago, [[Bilintx]]ek gauza bera egin zuten: bertsoak kantatzeko, doinu berriak erabili zituzten, zaharrez gainera. Izan ere, errimen aldaketa ez ezik, neurriari ere astindu ederrak ematen dizkio Iztuetak. Molde erregularreko monotomia hautsiz, bat-batean bertso laburrak tartekatzen ditu, doinuak hala eskatuta ziurrenik.
 
''Oin herrena'' edo gaztelerazko ''pie quebrado'' delakoa deitzen dena erabiltzen zuen, [[Bilintx]]en modura ''Juana Bixenta Olabe'' bertso sailean. Honexegatik eta biek [[olerkigintza]] eta [[bertsolaritza]] landu zutelako, [[Bilintx]]ekin parekatu izan dute.