Malerrekako hizkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Malerrekako hizkera''' [[Nafarroa GaraiGaraia|Nafarroa Garaiko]]ko iparraldean, [[Malerreka]] eskualdean mintzatzen den [[euskara|euskal]] hizkera da, [[Iparraldeko goi nafarrera]]ren azpieuskalkia. Malerrekako hizkera, berez, ez da bloke homogeneo bat, udalerriaren arabera inguruetako [[Leitzaldea]], [[Bortziriak|Bortziri]] eta [[Baztan]] eskualdeetako eraginak baititu, eta, bestalde, udalerri bakoitzeko euskarak ere bere tokian tokiko berezko ezaugarriak baititu.
 
== Motak ==
Malerrekako hizkeran bi multzo bereizten dira. Batean, [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiaren]]ren goi arroan, ''esan'' aditza ''san'' esaten da; bestean, ''esan'' aditza ''erran'' esaten da. Multzo bi horien arteko muga [[Saldias]] eta [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]] artean, eta [[Saldias]] eta [[Labaien|Beintza-Labaien]] artean dago.
 
=== ''san'' (esan) ===
* [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiaren]]ren goi arroan mintzatzen den aldaera: [[Ezkurra]], [[Eratsun]] eta [[Saldias]] herrietan. [[LeitzaldeLeitzaldea|Leitzaldeko]]ko hizkeraren eragina du, batez ere [[Goizueta]] eta [[Leitza]] udalerrietakoa, baita neurri txikiagoan [[Ultzama]]ko hizkerarena ere.
 
=== ''erran'' ===
* [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiaren]]ren behe arroan mintzatzen dena: [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]], [[Ituren]], [[Elgorriaga]], [[Doneztebe]], baita Ezkurra ibaiaren haranaz bestalde dauden [[Labaien|Beintza-Labaien]], [[Urrotz]], [[Oiz (argipena)|Oitz]], [[Donamaria]] eta [[Legasa]] herrietan ere.
* [[Bertizarana]]n mintzatzen den hizkera. [[Baztan]] eskualdeko hizkeraren eragina du.
* [[Sunbilla]]n mintzatzen den hizkera. [[Bortziriak|Bortziri]] eskualdeko hizkeraren eragina du.
 
=== Ezaugarriak ===
* Malerrekako euskaran [[hitano|hika]] tratamendua gaur egun bizi-bizirik eta oso sendo mantentzen da.
* ''san / erran'' (esan): [[Malerreka]]n ''san'' (esan) eta ''erran'' hitzen arteko bi eremuen banaketa dago. [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] udalerrietan, hots, [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiaren]]ren goi [[arro hidrologiko|arroan]]an, ''esan'' aditza ''san'' ebaki ohi da, adibidez: ''Esango diot > Sanen diot'', [[Leitzaldea]] ([[Leitza]] eta [[Goizueta]]), [[Larraun]] (hedadura gehienean) eta [[Ultzamaldea]] ([[Igoa]] eta [[Beruete]]) eskualdeko euskararen eraginez. Aldiz, [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]] eta [[Labaien|Beintza-Labaien]] udalerrietatik aurrera gainerako Malerrekako udalerri guztietan, hots, [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiaren]]ren behe arroan, ''esan'' aditza ''erran'' esaten da, adibidez: ''Esango diot > Erranen diot'', [[Bortziriak|Bortziri]] eta [[Baztan]]go euskararen eraginez. Hortaz, ''san'' («esan») eta ''erran'' aldaeren arteko muga [[Saldias]], [[Zubieta (Nafarroa)|Zubieta]] eta [[Labaien|Beintza-Labaien]] udalerrien artean dago.
* "J" hizkia "y" ahoskatzen da. ''Joan duk > Yon dok'' edo ''Yun dok'', ''Joaldunak > Yoaldunak''. ([[Larraun]]-en kasu ez)
* Aditz molde bereziak dituzte. Adibidez: ''Ez dut > Eztot, Hitz egin > Yolasin'' (Jolas egin/Solas egin), ''Irikita > Irikie, Itxita > Itxie''.
20. lerroa:
* Geroaldiko atzizkia ''-EN'' da Malerrekan, [[nafarrera]] osoan bezala. Adibidez: ''Esango diet > Sanen diet, Emango dizut > Manen dizot/dizut''.
* Latin-erromantzeetako -ON(E) amaierak -ON atzizkia ematen dute Malerrekan (euskara batuan, -OI). Adibidez: ''Bota ezak baloia > Botazak balona''. Baita erdarakada hauetan ere: ''kajoia > kajona, kabroia > kabrona''. Hartara, gipuzkerako ''Hi kabroia haiz'' esaldia ''Hi kabrona yaiz'' da Malerrekako hizkeran.
* Beste euskalkietan TX ([[gipuzkera]]z) edo X ([[IparraldeaIpar Euskal Herria|Iparraldean]]n) direnak, Malerrekako hizkeran Z ahoskatzen dira (Nafarroa Garaiko beste hainbat eskualdetan bezala). Adibidea: ''zapela'' (Malerreka) = ''txapela'' ([[Gipuzkoa]]-[[BizkaiBizkaia|Bizkaietan]]etan), ''xapela'' ([[IparraldeaIpar Euskal Herria|Iparraldean]]n); ''zokoa'' (Malerreka) = ''txokoa''; ''zerrie/a'' (Malerreka) = ''txerria''; eta abar.
* S / X / Z eta TS / TX / TZ soinuak bereizten dituzte hiztunek.
* Instrumentalari dagokionez, euskara batuko ''-z'' atzizkia (''eskuz, pilotaz'') maiz ''-s'' ebakitzen da, [[Larraun]]en batez ere, (''eskus, pillotas'').
* Aurreko ''-i-'' edo ''-u-'' baten eraginez, ''-a'' artikulua ''-e'' bihur daiteke: ''iturria > itturrie''. Bestela, artikulua galdu eta hitzaren azken bokala luza daiteke: ''itturrii''.
* ''izan'' eta ''ukan'' aditzei dagokienez, [[Leitza]] eta [[Larhun|Larrun]] aldeko askotan ''dut > dot'' bihurtu da, ''daukat > dauket'' ([[Goizueta]] aldean, ''daukit'').
* ''egon'' aditzari dagokionez, [[Leitza]] eta [[Larraun]]en ''zegoan / zeon''. [[Leitza]]n, ''egon naiz > eondu naiz'', eta [[Larraun]]en ''egon naiz > eondittu/o naiz''.
 
=== Erdarakadak ===
Malerrekako hizkeran ere, gainerako [[euskara|euskal]] hizkeretan bezala, badira erdarakadak:
* ''planta'' = landare
* ''pues'' = baina ([[nafarrera]] osoan oso ohikoa den ordezkapena)
34. lerroa:
 
== Zenbakiak ==
Orain dela denbora gutxi arte, zenbakiak adieraztean, jende gehientsuenak zerabilen [[Nafarroa Garaia]]n eta [[IparraldeaIpar Euskal Herria|Iparraldean]]n ohikoa den ''-etan hogei'' (gaur egungo euskaran zabalduena den ''laurogei'', hartara, ''lauretan hogei'' da euskal hizkera horietan). Gaur egun, gipuzkeraren eraginez, zenbaketa modu hori galdu egin da gazte jende gehienaren ahotan, nahiz eta adineko jendeak oraindik erabiltzen duen. Bi molde horiek ditu onartuak euskara batuak, nahiz eta gipuzkerakoa (bizkaierakoa ere badena) gaur egungo euskaran zabalduena den. Adibideak:
* 60 = ''hirurogei'' (gipuzkera) = ''hirutan hogei'' (Malerrekako euskara; euskara batuan, ''hiruretan hogei'').
* 80 = ''laurogei'' (gipuzkera) = ''lautan hogei'' (Malerrekako euskara; euskara batuan, ''lauretan hogei'').