Zefiro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Zephyrus lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:William-Adolphe Bouguereau (1825-1905) - Flora And Zephyr (1875).jpg|thumb|''Zefiro eta [[Flora (mitologia)|Flora]]'', [[William-Adolphe Bouguereau]]ren margolana (1875).]]
 
[[Greziar mitologia]]n, '''Zefiro'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0082.pdf Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak]</ref> ([[antzinako greziera]]z Ζέφυρος Zéphyros), mendebaldeko [[haize]]en jainkoa zen, [[Astreo]] eta [[Eos]]en semea. Zefiro guztien artean leunena zen, eta haize fruituemale bezala ezagutzen zen, [[udaberri]]aren mezularia. [[Trazia]]ko [[haitzulo|kobazulo]] batean bizi zela uste zen.
 
Zenbait istoriotan Zefirok zenbait emazte zituela kontatzen zen. Bere arreba eta [[ostadar]]raren jainkosa zen [[Iris (mitologia)|Irisen]] senarra zela esaten zen. Bere beste arreba bat zen [[Kloris]] jainkosa ere bahitu zuen, nori loreen domeinua eman zion. Klorisekin [[Karpo (mitologia)|Karporen]] (fruta) aita izan zen. Klorisen maitasunagatik bere anaia [[Boreas]]ekin lehiatu zela esaten zen, azkenean gainditzea lortu zuena. Berari buruz bere beste arreba eta maitale bat zen [[Podarge]] [[arpia]]rekin [[Akiles]]en zaldiak ziren [[Janto eta Balio]]ren aita izan zela ere esaten zen.
 
Zefiro paper garrantzitsu bat betez agertzen den kontserbatutako mitoetako bat [[Hiazinto (mitologia)|Hiazintorena]] da, [[esparta]]r printze eder eta lirain bat zena. Zefiro berarekin maitemindu zen eta gorteiatu egin zuen, [[Apolo]]k bezala. Biak lehiatu ziren gaztearen maitasunagatik, baina honek Apolo aukeratu zuen, Zefiro jelosiak jota utziz. Beranduago, [[disko jaurtiketa]] praktikatzen harrapatu zituenean, Zefirok haize ufada bat ufatu zuen euren gainean, diskoak, erortzean, gaztea buruan jo zezan eginez. Hiazinto hil zenean Apolok [[hyacinthushiazinto (landarea)|izen bereko landarea]] sortu zuen bere odolarekin.
 
[[Psike|Kupido eta Psikeren]] istorioan Zefiro izan zen Eros zerbitzatu zuena Psike bere kobazuloraino eramanez.