«Free Software Foundation»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Free Software Foundation lotu du, Wikidataren arabera.)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
Bide batez, software librea erabiltzea hezkuntzarako eta ikaskuntza askerako erabateko bultzada da, zentzu bai politiko bai etikoan. Ondorioz, batzuek zera diote: “Free Software” delakoa elkar-heziketan ari den gizartearen seinale nagusia dela, non norberak bere jakintzak beste edonorekin konpartitu ditzakeen, jakinmin oro asetu eta aurrezagueren gainean ezagutza garatuago bat eraikiz, elkarlanean beti ere.
 
Egun, asko dira jabetza pribatuko software-a erabili ohi dutenak, eta ondorioz, beraien eskubide eta oinarrizko askatasuna mugatuta ikusten dutenak. Ez dago esan beharrik, honekin “Free Software”-aren abantailak hutsean geratzen direla. Kasu honetan, esaterako, artxibo baten kopia burutu eta [[adiskidetasun|adiskide]] bati emanez gero, software baten barrenak bere funtzionamenduaren gakoa aurkitu nahian nahasiz gero, edota kopien distribuzio handi bat burutuz gero, juridikoki salatuak eta epaituak izan gaitezke, gure burua gartzelara sartzeko arriskuan jarriz. Hori baita jabetza pribatuko software-a erabiltzean beronen lizentziak dioena, eta horrenbestez, teorikoki behintzat, berau erabiltzen hasi bezain pronto onartzen dugun akordio salbuespengabea.
 
Bestalde, aipatzeko moduko desbantaila da, jabetza pribatuko software ekoizle eta korporazioen ohiko bi jarduera espioitza eta bidegabezko debekua direla, beste erabiltzaile batzuekin software-a konpartitzerako orduan esaterako. Honekin batera, beharrezkoa da honek dakartzan arriskuei erreferentzia egitea. Izan ere, egungo ordenagailuek erabiltzailearen ekintza nahiz bere informazio pribatuari dagozkion datu asko gordetzen dituzte, eta hau, ikuspegi etiko batetik, bidegabekeria hutsa da. Ondorioz, jabetza pribatuko software-ak gizarte aske eta balioanitz bat eraikitzeko bidean onartezina den oztopo bat suposatzen du. Argi eta garbi, “SOFTWARE LIBREA” da alternatiba.
252.705

edits