Koloniako katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
| Arriskua =
}}
'''Koloniako katedrala''' ([[alemanaaleman]]zaz ''Kölner Dom'') [[Alemania]]ko [[Kolonia (argipena)|Kolonia]] hirian dagoen [[Arkitektura neogotiko|neogotiko]] erako [[katedral]]a da. [[Ipar Renania-Westfalia]] estatuko Kolonia hiriaren erdigunean kokatzen da, [[Rhin]] ibaiaren ibarrean. Alemaniako monumenturik bisitatuena da. Bere 157 metroko garaierarekin, [[1884]]. urtean [[Washington monumentua]] amaitu zen arte munduko eraikinik garaiena izan zen.
 
[[UnescoUNESCO|Unescok]]k [[1996]]an [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen.
 
== Historia ==
Bere lurzoruaren azpian [[Antzinako Erroma|erromatar]] eta [[Carolus Handiakarlomagno|karolingiar]] aztarnak topatu izan dira. Berez, gaur egungo katedralaren eraikuntza [[1248]]an hasi eta ez zen [[1880]]. urtera arte amaitu ahal izan. [[1510]]ean eraikuntza lanak ekonomia arazoak eta interes falta ezarengatik eten egin ziren. [[1560]]an katedralaren kabildoak diru laguntzak biltzeari behin-betiko laga zion. Ordutik aurrera eta mendeetan zehar, amaitutako tenpluaren zatia erlijio eginkizunetarako erabili izan zen.
 
[[XIX. mendea]]n alemaniar enperadoreak katedralaren eraikuntza lanak gogoz bultzatu zituen, bere ustez [[gotiko (argipena)|gotiko]] arkitekturan [[antzinako germaniarrak|germaniar]] ondorengotza baitzegoen. [[1842]]ko [[irailaren 4]]an eraberritze lanen lehen harria ezarri zen, eta azkenik [[1880]]ko [[urriaren 15]]ean inauguratu zen.
 
Orain dela urte batzuetatik hona, katedralak jasaten dituen egurats kutsadura eta usoek harriari egiten dioten kaltearen ondorioz, eraikina etengabeko eraberritze lanetan murgildurik dago. Katedrala hiru harri motez eraikia izan zen, hauetako mota bati aurreko baldintzek asko eragiten diotelarik. Aldiz, beste harri motetako bat denboraren poderioz asko beltzatu ohi da.