Joan Violet Robinson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 17 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q234793 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Joan Violet Robinson''' ([[Camberley]], [[Surrey]], [[Ingalaterra]], [[Erresuma Batua]], [[1903]] - [[Cambridge]], Ingalaterra, Erresuma Batua, [[1983]]) ekonomialaria izan zen. [[John Maynard Keynes|Keynesen]]en ekonomia-teoriaren garapenean eta zabalkundean eman zituen urteak.
 
== Bizitza ==
5. lerroa:
[[Cambridgeko Unibertsitatea]]n egin zituen ikasketak, eta bertan aritu zen irakasle-lanetan, 1931tik eta 1971ra. 1926. urtean, Ekonomiako Cambridgeko Eskolako ekonomialaria zen [[Austin Robinson]]ekin ezkondu zen. Begirune handia lortu zuen 1933. urtean argitaratu zuen ''The Economics of Imperfect Competition'' idatziarekin; bertan, besteak beste, baliabideen banaketa eta esleipena aztertu zituen, ustiakuntzaren kontzeptuarekin lotuz.
 
1930. urte inguruan, Cambridgen [[John Maynard Keynes|Keynesen]]en ekonomia-teoria iraultzailearen gainean izan zen eztabaidan parte hartu zuen. Keynes bere adiskide minaren ekonomia-teoria irakasteaz gainera, liburu asko idatzi zituen, horietako asko ekonomia-gaietan aditu ez direnentzat ekonomiaren hastapen- eta gida-liburuak. 1940. urte aldera, ordea, Keynesen teoria bere ikuspuntutik garatzen hasi zen, zenbait ideia [[marxismo|marxista]] erabiliz; hala idatzi zituen, besteak beste: ''An Essay on Marxian Economics'' (1942) eta ''Marx, Marshall, and Keynes'' (1955). Robinsonen ikuspuntu ez-ortodoxoak eta sistema ez-kapitalistei zien sinpatiak eman zuten zeresanik Ekonomiako Cambridgeko Eskolan. Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste: ''The Acumulation of Capital'' (1956), ''Economic Philosophy'' (1936), ''Introduction to Modern Economics'' (1973), eta bost aletan atera zuen ''Collected Economics Papers'' (1951-79).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}