Río de la Platako gobernazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
| hiriburu mota= Hiriburua
| hizkuntza= Ofizialki [[gaztelania]]
| erlijioa= [[KatolikoKatolizismo|Katolikoa]]a
| eremua=
| biztanleria =
23. lerroa:
| goiburua=
}}
'''Río de la Platako gobernazioa''' ([[gaztelania]]z ''Gobernación del Río de la Plata'') antzina [[Espainia]]k [[Hego Amerika]]n eduki zuen [[Kolonia (geografia politikoa)|kolonia]] lurraldea izan zen, [[Paraná|Parana]], [[Uruguai ibaia|Uruguai]] eta [[Paraguai ibaia|Paraguai]] ibaien arroak hartzen zituena. Gaur egun [[Argentina]], [[Paraguai]], [[Uruguai]] eta [[Brasil]]go estatuen artean banaturik dago .
 
== Historia ==
[[1535]]ean hasi zuten espainiar kolonizatzaileek lurralde horren konkista, [[Pedro de Mendoza]] buru zutela. [[Juan de Ayolas]] eta [[Domingo Martinez de Irala]] euskalduna bidali zituen hark barne lurrez jabe zitezen. [[1537]]an sortu zuten [[Asuncion]] hiria [[guarani]] herriaren lurretan, eta hiri hura bihurtu zen lurralde zabal hartako hiriburu, espainiarrek [[1537]]an [[Buenos Aires]] hiria utzi zutelako. [[1580]]an sortu zuten bigarrengoz Buenos Aires, eta beste bide erosoago bat zabaldu zuten [[Peru]] aldera espainiarrek handik, [[Córdoba (Argentina)|Córdoba]], [[San Miguel de Tucumán|Tucumán]], [[Salta]] eta [[San Salvador de Jujuy|Jujuy]] hirietan barrena.
 
[[1617]]an bitan banatu zen lurraldea: Paraguai herrialdea, Asuncion hiri nagusi zela, eta Rio de la Plata herrialdea, Buenos Aires hiri nagusi zela. [[Peruko Erregeorderria|Peruko erregeordearen]] gobernuaren pean zeuden, nolanahi ere, bi herrialde horiek. Bestalde, Córdoba izan zen mende horretako hiri garrantzitsuena; han eraiki zen Amerikako bigarren unibertsitatea. [[XVII. mendemendea]]arenren bukaeran areagotu ziren [[Brasil]] aldetik zetozen portugaldarrekiko arazoak ([[Tordesillasko Ituna|Tordesillasko hitzarmena]] aldatu nahi zuten portugaldarrek), eta [[XVIII. mendemendea]]ann hasi zen Ingalaterrako itsas armada [[Rio de la Plata]] eta [[Patagonia]]ko kostaldean kokatu nahian.
 
[[1776]]an [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a]] Espainiako erregeak [[Río de la Platako Erregeorderria]] sortu zuen, inperioko alde horri hobeto eutsi eta itsas merkataritzan zeuden oztopoak menderatzeko, eta haren mendean jarri ziren egungo [[Argentina]], [[Uruguai]], [[Paraguai]], [[Bolivia]], [[Brasil]]go hegoaldea eta [[Txile]]ko tropiko aldea.